« Hitzak gezurretan | Gaurko Hego Afrika »
Desioen hiria / Isidro Rikarte / Pamiela, 1998
Desioetan galduak Javier Rojo / El Correo, 1998-08-12
Bi narraziok osatzen dute Desioen hiria izeneko liburu hau. Lehenengoa, luzaeraren aldetik eleberritzat har litekeena, “Rakel Beaumont” deitzen da eta transexual baten istorioa kontatzen du. Errealitatea (gizon jaio) eta desioa (emakume bizi) kontrajartzen direlarik, idazleak, zenbaitetan erromantizismo handia duen kontakizuna burutu du atal honetan. Izan ere, istorio horri izena ematen dion pertsonaiak desegoki sentitzen du bere burua suertatu zaion bizitzan eta bere neurriko mundu bat eraikiz bere destinoa bilatzen saiatzen da. Irtenbidea, ordea, ez zaio erraza izango. Gauzak horrela, istorioak aurrera egin ahala, erromantizismoak misterioari utziko dio lekua eta thriller baten ezaugarriak hartuko ditu kontakizunak. Liburua osatzen duen bigarren istorioa apopiloetxe batean gertatzen da. Hango pertsonaiak fantasiazko mundu batean bizi dira, bakoitza bere fantasiak bizi duelarik, eta inoiz izan ez dituzten lehenaldi batzuen oroiminean galduko dira. Hutsaren pare direneko errealitatea onartu ezinik, haietako bat bere fantasia azken ondorioetaraino eramaten ahaleginduko da. Amets faunen amildegian galtzen diren pertsonaiak protagonistatzat dituen liburu hau gustora irakurtzen direnetakoa iruditu zait.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi