kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Axularren historiak / Patxi Salaberri / Pamiela, 1998

Klasiko berritua Javier Rojo / El Correo, 1998-12-16

Patxi Salaberrik XVII. mendeko idazle klasiko bat, gure artean klasikoena hainbaten iritziz, irakurtzea proposatzen digu liburu honetan, eta, asmo hau gauzatzeko, irakurle arruntari, hau da, filologia kontuetan aditua ez denari, testu horietan agertu ohi zaizkion oztopo batzuk leuntzen saiatu da. Lehenengoa, ortografia. Salaberrik Axularren testuak gaurko ortografia sisteman ematen baititu, baina idazle klasikoaren idazkera eta bestelako hizkuntz berezitasunak ezertan ere aldatu gabe. Irakurlea, beraz, bere aldetik zerbait berria ikasteko gogoa jartzen badu, XVII. mendeko idazkeran sartu ahalko da, zeren azken finean hizkuntz zailtasunak ez baitira hain handiak. Salaberrik bere gain hartu duen beste lana Axularren Gero liburuan agertzen diren atal narratiboen aukera egitea izan da. Gero aszetika liburua delarik, kristau dotrina irakastea du helburu, eta zein bide egokiagorik, irakurlearen interesa piztu dezaketen istorio bitxiak, harrigarriak, batzutan lizun xamarrak ere bai, kontatzea baino? Horiexek aukeratu ditu edizioaren paratzaileak. Honelako liburuek frogatzen dute testu zaharretan aurki daitekeela euskal idazle interesgarririk eta narratzaile treberik, askok, ez jakinik edo, besterik pentsatzen badute ere.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak