« Klasiko berritua | Literatura hutsa »
Mari Gizen / Guy de Maupassant (Matias Mugica) / Igela, 1998
Maupassant berriz eta ohorez Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-12-19
Nik oso maitea dut Guy de Maupassant idazle frantsesa. Garai batean besterik ez nuen egiten, haren liburuak atzetik aurrera eta goitik behera irakurri baino. Ausardia ere gaur baino handiagoa nuen orduan eta liburu bat itzuli nuen harena: Contes de la becasse, euskarara gainera. Berebiziko ariketa izan zen niretzat, ez baita erraz-erraza den horietakoa itzultzeko. Gerora, beste itzulpen batzuk irakurri ditut, eta gozatu ere bai. Aipatuko nuke Roke Txikia, Jesus Mari Mendizabalena, oso aberatsa baita hizkuntzaz. Oraingo honek ere, Matias Múgica polemikazaleak itzulitakoak, pozik eta asebeterik utzi, oso itzulpen ona baita. Ezberdina, hori bai, orain artekoen aldean, itzultzaile bakoitzak mundu bat osatzen baitu, eta mundu horren arabera epaitu behar da, epaitzekotan.
Lau ipuinek osatzen dute liburu hau: “Tellier Etxea”, “Baserriko neskame baten historia”, “Bi adiskide” eta “Mari Gizen”. Ipuin laburrak dira laurak. Gaia ere ezberdina da batean zein bestean. “Tellier Etxea” Maupassantek izugarri maite zuen giroan dago bustirik. Amodiozko istorioa esatea gehiegitxo esatea bada ere, erotismoaren mugetan sartuko nuke: erotismo galai, dotoreaz ari naiz. “Baserriko neskame baten historia” neska marjinal bati buruzko kontaera. Horrelako istorioak ere maiteak zituen Maupassantek. Asko idatzi baitzuen antzeko gizaki babesgabe, errubako eta inon pausatzerik ez zutenei buruz. “Bi adiskide” eta “Mari Gizen” gerran oinarritutako istorioak dira, frantziarren eta prusiarren artekoan hain zuzen. Maupassantek besterik ez baitzuen ezagutu, 1893an hil baitzen, baina bertan parte hartu zuen, soldadu gisa. Ez zuen gerra atsegin. “Boule de Suif” gure “Mari Gizen” hain zuzen, gerraren zentzugabekeria agerian eta barregarri uzteko asmoz idatzia izan zen, gainera.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez