« Mamuen amarauna | Haurtzaroa eta gaztaroa agerian »
Manhattan Transfer / John Dos Passos (Marcelo Lopez Arana / Inaxio Lopez Arana) / Ibaizabal, 1999
Hiriaren bizitza Javier Rojo / El Correo, 2000-05-10
John Dos Passos-ek (1896-1970) hiri baten hazkunde neurrigabean gertatzen den giza-mosaikoaren deskripzio bikaina utzi du Manhattan Transfer-en. Paradisura heldu direlakoan, pertsonaia batzuk New York-en aurkitzen dira XX. mendearen hasiera, bizitza berri bati ekiteko asmoz. Baina paradisuetan ere estoldak omen daude, eta hiriaren hazkunde-mugimenduarekin bat egiteko gai ez diren pertsonaiak zokoratuta geratuko dira. Nobelan zehar pertsonaia hauen gorabeherak ikusiko ditugu, nola beraien bizitzak erlazionatzen diren, nola batzuek gailurra iristen duten bitartean besteak porrotaren aurrean suertatzen diren. Kazetariak, kontrabandistak, hiriko politikariak, sindikalistak, edozein lan hartzeko prest dauden gizajoak, gora egiten duten bankariak, arrakasta lortu nahirik bizitza hondatzen duten bigarren mailako aktoreak… honelako pertsonaiaz beterik dago nobela, bakoitza bere tokiaren bila. Hainbeste pertsonaiaren bizitzak kontatzen direlarik, irakurlearentzat piska bat zaila izan daiteke hari hauen guztien nondik-norakoak galdu gabe jarraitzea. Garrantzitsuena, ordea, giro orokorra izanik, oztopo hori erraz gainditzen da. Idazleak hiri munstro baten ikuspegi ezkorra egin digu, baina itxaropenari ate guztiak itxi gabe.
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez