« Oroimen galdua | Esaten ez dena »
Erremateko tiroa / Marguerite Yourcenar (Josu Zabaleta) / Alberdania, 2007
Maitasuna eta gorrotoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-07-27
Marguerite Yourcenar izugarri gustatzen zaidala esan dezaket, honetan, besteetan bezala, lehen pertsona erabiltzea zilegi bazait. Haren liburuen artean gehien gustatzen zaidana Feux da, 1936an argitaratutako liburua, Grezian barrena egindako bidaia baten ostean. Yourcenarrek, esan beharra dago, oso maitea zuen Grezia, batez ere Grezia zaharra, alegia presokratikoen filosofia zaharra. Italia zaharra ere oso maitea izan zuen, baita Ekialdeko Europa, Turkia eta Balkanetako herrialdeak ere, alegia grekoen herentzia zuen Europa. Maitasun horren kariaz idatzi zuen Nouvelles orientales izeneko liburua. Marguerite Yourcenarrek bazekien bazela Europa izenez ezagutzen dugun kultur espazio horretan, aipatzen ez den beste zerbait, arrotz eta atzerrikoa dena arrotz eta atzerrikoa zaiguna. Feux maitasunari buruzko tratatua da. Maitasuna greko zaharren erara hartuta, noski, zerbait fisiko eta sexu ezberdinen artekoa baino gehiago baita, haragizkoa baino gehiago. Maitasuna poesia da, eta misterioa, gorputzaz haratago ezkutzen den zerbait ezezaguna.
Erremateko tiroa nobela gisa konplexuagoa da, narratiboki ere bai. Lehen Mundu Gerrako urteetan gertatutako historia dakar. Protagonistak hiru dira, bi gizon eta emakume bat. Gizonak, Eric eta Conrad; emakumea, Sophie. Hitzaurrean bertan Yourcenarrek esaten duenez, historia benetan gertatutakoa da; pertsonaien izena aldatu dira soilik, eta, ez dugu ahantzi behar datua, Sorrenton idatzia izan zen, 1938an, Espainiako gerra amaitzen ari zela, eta Bigarren Gerra pizteko zorian zelarik. Kontaketa lehen pertsonan idatzi da, alegia pertsonaia nagusiaren ikuspegiaren haritik zabaltzen da: Ericen ikuspegitik. Lehen pertsonaren erabilerak, hala dio Yourcenarrek berak, sinesgarriago egiten du kontaera, hirugarren pertsonaren erabilerak baino. Hurbiltasun kontua baino ez da. Hurbiltasun eta urruntasun kontua baita bizitza, maitasun eta gorrotoaren kontua, joan eta etorrien kontua: itsasoa. Nobela honetan pertsonaien artean duda eta zalantzak sortuko dira azkenik eta bakoitzaren nortasuna eta afektuak kolokan jarriko dira.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro