kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Jalgi hadi plazara / Itxaro Borda / Susa, 2007

Ez hain ‘road movie’ zoroa Alvaro Rabelli / El País, 2007-07-23

Ia hamaika urte igaro behar izan dira egungo euskal literaturako detektiberik ospetsuenetako bat, Amaia Ezpeldoi, berriro lanean ikusteko. Igaro diren urteak ez dira alferrikakoak izan Bordaren pertsonaia kuttunarentzat, urteok ekarritakoak, inguruko testuinguruak aldatu ahala, ezinbestez isla baitu pertsonaia honen garapenean, egilearen beraren iritzi eta ikuspegietan duen bezala.

Amaia Ezpeldoi, detektibe rural, pagano eta andrekoitzat jotzen duten hori, inoiz baino dibertituago eta burugabeago agertzen da Jalgi hadi plazara eleberri honetan. Itxuraz baina. Amaia Ezpeldoik, orain arteko Iparraldeko lurraldeak utzita, Bilbon abiatu beharko du Gexan Hiriart euskaltzaina aurkitzeko ikerketa. Ikerketa abiatu orduko konturatuko da Iparraldeko beste hiru euskaltzain, denak apaizak, galdu direla.

Bidean ikertzaileari beste pertsonaia ezin xelebreago batzuk gehituz joango zaizkio: Carmen bere maitalea eta nobela arrosen idazlea, Haizemin transexuala, Estevez ertzain galiziarra, Zokil neska armatua… Koadrila bitxi horrek Thunderbird nahiko sataniko batean Euskal Herriko muga periferikoetan barrena joko du lau euskaltzainen xerka, berauen desagerpenaren kausa misteriotsua euskal literaturaren klasiko baten inguruan datzala.

Horrela, serial-killer eta guzti gordetzen duen eleberri hau benetako road-movie bihurtzen da, Mozarten Requiemen soinu bandapean. Tramak erabat irrigarri irudi lezake, bai itxuraz baino ez, arestian genioen bezala. Izan ere, liburuak marrazten duen bidaia, Isturitzen hasi eta Bardeetan amaituko den bidaia, eremu sinboliko bihurtzen da Amaia Ezpeldoiren bitartez Itxaro Bordak eskaintzen dizkigun hausnarketetarako: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremana, euskararen galera, politika, literatura, askatasun sexuala…

Ohikoak izanagatik ere, garatuago eta beteago azaltzen zaizkigu Jalgi hadi plazara honetan. Esan genezake protagonista bera askatasun bidaian murgiltzen dela, orain arteko Iparraldeko mugak, fisikoak zein sinbolikoak, gaindituko ditu Euskal Herriko alde bien arteko harremanez beste ikuspegi bat proposatuz eta hirian, Bilbon hain zuzen, bere aukera sexualaren kontzientzia osoa aitortuko du. Jalgi hadi plazara liburu askatzaile eta baikorra da, su-etenak iraun bitartean idatzia.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak