kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zaldi hustuak / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2007

Argitasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-07-20

Zerbait azpimarratu beharra badago liburu honetan hori argitasun nahia da, argiak ematen digun dohaina edo argitik datorkigun emaitza bilatzeko nahia. Argitasuna da, egia esan, idazleak aldarrikatzen duen helburua, baina era berean gutxitan iristen da bertara. Galdu egiten da bidean, beste gauza asko bidean galtzen diren bezala, helburura iritsi gabe. Izan ere, iluntasunak ere baditu bere abantailak, esan dena ezkutuan gorderik, argira ateratzeko modu bakárra interpretazioa baita, norberaren ikuspegi eta aburua, jakina. “Iluna heltzean / alfabeto bakarrak argi: / itsuarena”.

Argiaren eta ilunaren arteko borroka da bizia, eta literaturak ezinbestean bataren edo bestearen alde jokatu ohi du, edo ez du jokatu eta bere bidea marrazten saiatu da. Ironia, azken finean, argitik ilunera joateko bidea da, eta ilunetik argira igotzeko saioa.

Ironia, literaturan, alderraien jokaera da, inon pausatu nahi ez dutenena: gaur hemen, bihar han. “Lux Volant… Mundi Manent?” poema ederra da; eta badu bere ukitu ironikoa: “Ai, kexu da ingeniaria, / argindarra joaten bada / gureak egin du”.

Eta nago liburu osoan badela ironiaren puntua aurkitzeko gogoa. Ironiak, izan ere, bere puntua behar baitu, puntu hori gaindituz gero, dena baita usteltzen eta, puntu horretara ez iritsiz gero, dena da berdetzen. Gogo horrek bultzaturik ageri dira honako irudi hauek: “Harrizko zaldi hau, /euskal hiri, Euskal Heroi… / esan zer daukazun sabelean”.

Troia, epikaren adibide, gurean aurkitzen ez. Epika hitza mereziko lukeen historiarik ez dugunez, non dira gure heroiak? Heroi eta Herio, biak bat dira, Gorrotxategiren hiztegian. Ironia hitzekin jolastea da; baina batzuetan ez doa hitzez haratago. Epikarik ez, baina ondorio tragikoak bai.

Ez da Troiako zaldia, ordea, gurean dabilena batetik bestera, barrenean heroiak gordez. “Zaldia hustu da / eta zu berarekin. / Zaldia hustu da, / haragi eta oihu egin da erdiz….”. Ilunetik argira, bizia. Ezer ez da argiago munduan, bizi berria baino, alegia min berria baino.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak