kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bizitza eredugarriak / Txiliku / Elkar, 2006

Pertsona interesgarriak Josu Lartategi / Deia, 2007-02-16

Liburu honetakoak bizitza eredugarriak zergatik diren egileak jakingo du, niretzat ez baita edozein gauza ez pertsona ez kontu eredugarri: nik diot niretzat zer den eta zer ez den eredugarri. Interesgarri eta eredugarri ez baita gauza bera. Ez eta ona eta interesgarria. Filmetan jazo ohi da: “bo… zer moduz filma?”, itauntzen dizute, eta zuk “ba… interesgarria” erantzun, eta gero itaungileak temati, “bai… baina gustatu zaizu?”, eta zerorrek misteriotsu, “bon… ez dut esan gustatu zaidala, interesgarria deritzodala baizik”, eta berak, “ba… zeozertxo gustatu zaizu, orduan!”, eta zuk, hieratismoan zut, “bettu… ez zait gustatu baina interesgarria da”. Galdera auñamenditarrak, zuzen-gardenak, eta erantzun galaikoak, zeharkakoak eta iluntxoak. Hala omen.

Txilikuren Bizitza eredugarriak hau di-da batean irakurtzen da, eta jakin-minak gorak eta beherak ditu. Egunkarietako asteburuko gehigarri horiek etorri zaizkit akordura, denbora-pasakoak, atseginak, hiritar irakurzale baina ahituaren aisialdian pentsatuak, iragan sasoietako pertsonaiei eta ekintza bitxiei buruzkoak… alditxo batean gaurko egunaz eta ekintza arruntez ahaztu gaitezen, agian. Ez da hori berez txarra, ezta hurrik ere, baina bitxia deritzot euskal literaturan ze arin eta erraz pasatzen garen ohartxo arinetatik kriptografia astunetara. Inpresioa hartzen dut beti tarteko leku gutxi dagoela.

Harridura zaharrez ikusi ditut idazlan honetan duela iraganeko literaturan sarriago erabiltzen zien akotazioak, azalpen unipertsonalak eta egilearen aipu sinkronikoak, non eta kontakizunaren diakroniaren erdian, hots, iragan kontakizunen hurrenkeraren erdi-erdian. Parentesi eta gidoi arteko aipuak ez ditut ondo liseritu, tokiz kanpokoak eta moldatu beharrekoak iruditzen zaizkit; are gehiago, joko erraza ematen zuten ironiaren bidez hausnarketa sinkronikook sartzeko.

Izan, ez da ere liserierraza ez jakitea egia eta gezurraren munduan gabiltzan ala ez, baina nago horrek gehiago duela zer ikusia irakurlearekiko itunarekin, jokoa onartzearekin ala liburua ixtearekin.

Estilo berdintasuna ere ez zait lar egokia iruditu. Ez zehazki monotonoa izateagatik, baizik istoriora eta garaietara eta pertsonaietara eta abar ireki batera moldatuz gero liburu biribila izan zitekeelako. Zentzu horretan, egileak sarreran aipatzen duen Harkaitz Canoren Radiobiografiak hura (Elkar, 1995), askoz “eredugarriagoa” begitantzen zait.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak