« Bakoitzak bere zoroa | Kontraesanak »
Harrizko hiri hau / Ivan Igartua / Hiria, 2006
Deserria Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-01-05
Bada sentiberatasun modu bat, espazioari atxikitzen zaiona. Eta bada sentiberatasun bat, denborari atxikia. Espazioa neur dezakegu, edo berak neur gaitzake, denbora neur dezakegun eta denborak, erraz asko, gu neur gaitzakeen bezala. Baina are errazago kokatzen gara denboraren baitan espazioaren barrutian baino. Animaliek, ez; haiek ez dutenez guk dugun pentsatzeko ahalmena eta guk dugun oroitzeko beharra, aiseago ibiltzen dira espazioan barrena, denboran zehar aurreraka eta atzeraka baino. Baina gizakiok galdua dugu espazioarekiko sena; beste trebezia eta abildade asko galduak ditugun bezala. Adimena dugu ordezko, arrazoimena ere bai, eta horrela ibil gaitezke batetik bestera, inon finkatzeke gure gogoa, denboraren zirrikituren batean ez bada.
Izenburuak Arestiren hura dakar gogora: “Harrizko herri hau”. Bere kontraesan guztiak gorabehera, Arestiren poesiak oinarrizko sinboloak eraiki zituen. Oraindik zutik daude batzuk; eroriak, besteak. Ez baitago iraunkortasunik, dena da kanbiatzen, gu bezala. Arestik herria nahi zuen eraiki, herririk ez zen tokian. Orain ere ez dut uste herririk dagoenik, Arestiren herririk behinik behin, inon. Baina “herri” hitza oso erabilia da, herririk ez den ez-herri edo deserri honetan. Deserriaz ari da Ivan Igartua poema liburu honetan. Ez dira poema hiritarrak bereziki. Hiritartasunak, liburuan, inongotasunik eza adierazten du. Izan ere, norbait hiritartzen da, inongoa ez dela dakienean, edo, alderantziz esanda, hiritartasuna inongo ez denaren ezaguera eta izaera da. Ez izatea. Edo inongoa ez izatea, hiriaren espaziora, denboraren mugetara, norberaren baitara deserriratzen denean. Deserria baita nork bere burua kokatu ezina, nork bere mugak ezaguturik, espazioaren azpilduretan galdu eta nahasturik bizi izatea. Gure modernitateak hiritartasuna omen du ezaugarri. Ez dut uste. Inongoa ez izatea dateke behin-behineko ezaugarri, hiriko kale eta hiribideetan barrena.Hizkera laua, hizkuntza lainoa, edergailurik gabea darabil egileak. Deserriratuak ez du nabarmendu nahi izaten, ezkutaturik bizi nahi du, laino artean bezala, hiriko gizon-emakumeen artean gorderik.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera