« Bestiarioa. Hilerrikoiak | Isiltasunaren mintzoa »
Kristalezko hiria / Paul Auster (Harkaitz Cano) / Txalaparta, 2006
Ispiluaren efektua Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2006-12-16
Lehen bazen eta ziurrenik orain ere izango da. Haurrentzako jolas batez ari naiz, Nor Da Nor zuen izen; Kristalezko Hiriak ere jolas horretan jarriko du irakurlea.
Nor hitz egiten ari da orain? Noren larruan barneratu da protagonista nagusia? Nor du buruan? Zer du buruan? Dadoa bota, berrirakurri eta aurrera! Daniel Quinn, Paul Auster edo Henry Dark. Horratx aukerak, ariketa hori egitera behartzen du liburu honen idazleak (zeinen izena Paul Auster den, bide batez eta korapiloa are gehiago estutzeko) irakurlea eta horretan datza Kristalezko Hiria liburuak, nortasun jolasak ditu oinarri.
Batzutan irakurleak geldialdia egin beharko du Kristalezko Hirian, kristalez inguratuta nortasunaren milaka kopia irristatzen dira hirian, kristalean guztia alderantziz ikusten omen da eta irakurleak erreala zein den asmatu beharko du, errealik badako behinik behin. Hala ere kale horietan zantzu batzuk aurkituko ditu irakurleak, xehetasun batzuk, lagungarri izango zaizkionak tipografiak kasu. Pertsonaia bakoitzari tipografia bat dagokio eta horrek gauzak erraztuko ditu.
Irudiek gidatuko gaituzte korapiloak lepoa estutzen digunean, hauek esango digute zein bide hartu kristalezko hirian. Edo New York, hau baita Paul Austerrek aukeratu duen hiria. New Yorken galtzea erraza izan daitekelako. Atsegina eta arriskutsua ere izan daitekelako.
Lanetan arazo sozial eta politikoak agertzen dira, gordin, zehatz. Tortura edo hizkuntza-zapalketa bezalako gaiak ditu mintzagai idazleak. Guztietan isiltasunaren balioa nabarmendu daitekeelarik, isiltasunak gauza asko iradoki baititzake, hemen ikusiko dugun moduan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro