kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bizitza eredugarriak / Txiliku / Elkar, 2006

Egiak gezurretan Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2006-11-18

Gaizkiaren eta ongiaren muga marra fin ikustezin batez margo-tzen da, margo berarekin marraz daitezke egiaren eta gezurraren marraz bereiziak eta baita erreala eta fikzioa bereizten dituen muga ere.

Txilikuk aukera hori egin du, egiak kontatzen ditu gezurretan ezkutaturik eta fikzioa egiten du errealitatearekin. Hogeita bost adibide ematen ditu horretarako, hogeita bost biografia asmatzen ditu, alfabetoko letraren irizpidea erabiliz. Barbara Allen du izena lehen bizitza eredugarria duen pertsonaiak, zirujau azkar baten biografiaz amaitzen da kontaketa gozagarri saio hau.

Pertsonaiak mundu guztitik hartuak dira, eta gehienak mende ba-tzuk atzera bizi ziren, eta garai hartako giroa eta garaia bera deskribatzeko aprobetxatzen du idazleak. Hizkera ere zenbaitetan ordukoa delarik. Tartean kontakizun eta bitxikeria asko, diamantea nola ebakitzen den erakusten digu eta zenbait landarek berekin dituzten mitoez ari da, esaterako.

Liburua irakurri ostean, ohartuko gara izenburua bera dela, lehen egiazko gezurra. Izan ere, bizitza eredugarri izatetik urrun baitaude pertsonaiak, nahiz eta kontaera bera halakoa izan. Ironia beraz, hasieratik present, irakur lagun izango da eta berarekin batera topatuko dugu umorea nonahi.

Biografia bakoitza amaitzearekin batera kanta baten aipua egiten du zarauztarrak eta jolas egiteko parada ematen digu horrek, izan ere, idazleak berak esana da zaila dela istorioaren eta kantuen harremana azaltzea, baina bere ustez, askotan nabarmena da haien arteko lotura. Irakurri ostean, kanta topatu, jarri, begiak itxi eta en-tzun, bitartean istorioa irudikatu. Norberak ikusiko du harremana dagoenentz.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak