kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Abestitzak eta poema kantatuak / Xabier Lete / Elkar, 2006

Ametsak arrazoi garbiz, arren! Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-12

Abestitzak eta poema kantatuak liburua Xabier Lete oiartzuar poeta petoaren kantu-hitzen bilduma duzu. Peto adjektiboa errazki erabili dudan arren, kasurako, ulertu dezagun “petoa” bertako gisara. Petoa, benetakoa bezala har genezake baita ere.

Poeta eta jatorra ez dira ere elkarrengandik urrun. Pertsona nolakoa poesia halakoa. Poesian pertsonaren existentzia jaso ohi da, hitza du lanabes poetak, alta. Leteren poesiaren inguruan gogoetatsu jarri, poeta eta jatorra elkarren ondoan paratu, eta hitza zein neurrian den poetaren esentzia itaundu diot nire buruari. Ez dut berehalako erantzunik jaso, alabaina.

Xabier Leteren poesia existentzialistatzat hartua da. Existentziarekin bataila gogorrak libratu ditu poeta honek, baita herriaren egoerarekin ezin konforme bizitzearen ondorioz borroka lazgarriak bizi ere. Osasunez ahuldurik, herioarekin borroka latzak libratua da halaber, mundu-aldi honetako zati handian bidaide izan zuen Lurdes Iriondo kantariarekin batera. (Liburua, ez alferrik, Lurdes-i eskainitakoa izaki).

Lete poetaren esentzia bere berezko ezaugarria begitandu zait. Pertsonaren benetakoaren bideen urratze eta bilatzean, existentzialismoa da poeta honen berebiziko borroka. Lehen bidaldiaren bilakaeran agnostizismora iritsi zen, eta berearekin bizi ere; horren lekuko poema zenbait. Pertsonok baina ez dakigu bidean zer aurkituko dugun, ezta horrek gure izaera nola eraldatu dezakeen jakin ere.

Ateismoaren bidea urratu ondoren, bizipenek jatorrizko bideetara ekarri zuten poeta, kasurako, kristautasunera. Jainkoa itaundu zuen poetak, gogor itaundu ere. Alta, poetak, gisa batez, bizitza urratzean bilatzen zituen erantzunak jaso dituen ustetan nago.

Bere mundu-aldia are hobeto ezagutzeko liburu dugu hau. Xabier Lete pertsona gisa ia ezagutzen ez duen honek, pozik hartu du bere bizitzaren eskaintza berritu hau. Mundu-aldian asmatu ez bide duen gizona —bere hitzak erabiliz— poeta gisak asko erakutsi digula berretsi nahi dut. Poesia bidezko hainbat bizipen ezagutzatik eta distantziatik, behinola idatzi nuena berrestera heldu naiz:

Kanta dezagun “Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak…”. Haatik, kanta dezagun ere “gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak”. Hots, lerro horietara amini bat hurbilduko bagina, pauso handia emango genuke herri honen bilakabidean eta existentzian.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak