« Bestiarioa. Hilerrikoiak | Ezkutaketan »
Bizitza eredugarriak / Txiliku / Elkar, 2006
Ereduak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-11-24
Bizitza eredugarriak, hain zuzen, bizitza, norberaren bizitza, berez eredugarri ez balitz bezala; bizitzak, berez, ereduaz gainera, eskarmenturik emango ez baligu bezala. Ereduak, deusetarako balioko balitzaizkigu bezala. Bizitza eredugarriak, baina ez eredu bizigarriak. Horiek, beste ezpaleko knntnak dira, arras ezberdinak, kontatzen zailagoak. Izan ere, bizitza batek, eredugarri izateko, kontatua behar du izan, hitzez adierazia; bestela ezin. Kontaketak sortzen du ohitura eta ohiturak eredua, eta ereduak legea, eta legeak… Batek daki zer sortzen, edo ez-sortzen, duen legeak, eredugarriena izanik ere. Bizitza eredugarriak. Haurretan irakurtzen genituen tebeo haien modura. Ordukoak, hala ere, erlijio gaia gure buru ahuletan sartzen saiatzen ziren, santuen bizitzak kontatuz, xehetasun askoz gainera. Ez da gaurko kontua, beraz. Ezta txikitakoa ere. Inazio santuak ere santuen bizitza eredugarriak irakurririk erabaki zuen bere bizitzak eredugarria behar zuela izan, baina ez jakin zein norabidetatik abiaturik. Eredugarria izan zen Loiolako santuaren bizitza, bai, baina ez, beharbada, berak eredugarri izan nahi zuen bezala. Bizitza eredugarriak, Marcel Schwob izeneko hark idatzitako narrazioak. Garai batean modako egon zen, euskarara ere itzuli zuten, baina nago ahaztua dugula oraingoz, ahaztuak ditugun bezala beste idazle asko, eta zer egingo dugu bada. Borges, esaterako, non hago, zein larretan bazkatzen duk? Ez dira eredugarriak, nonbait.
Narrazio asko daude liburuan bilduta. Denak zenbatzeko gogoa ere ematen dit, baina ez omen da eredugarria hala-hola zenbatzen hastea. Hobe bakoitzak bere kontu eredugarria egin, ezaguerak eman dion arabera, noski. Asko dira; nire iritzian, estilo aldaketarik ez baita sumatzen batetik bestera. Esan nahi dut giroa ez dela asko aldatzen, kontatzeko modua ere ez, eta, sarritan, asmatutako pertsonaiaren aitzakian benetako geografia eta historia datuak ematen zaizkigu, eredugarri izan daitezkeelakoan. Gustura euskal izaerari buruzkoak irakurri ditut, Agustin Iriarte, Jean Laffitte, Verako basaneska aipagai dituztenak.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera