« Tradizioagatik, topa! | Historia, agertokira! »
Agosti Chahoren kantutegia / Agosti Xaho / Susa, 2006
Kantu zaharrak Javier Rojo / El Correo, 2006-09-20
Patri Urkizuren eskutik “Agosti Chahoren kantutegia” izeneko liburua datorkigu. Bertan biltzen dira XIX. mendeko idazle zuberotarrak bildutako kantuak, hor zehar argitaratutakoak eta “Chants populaires de la Navarre et de les Provinces Basques” izenburuko bilduman argitaratzeko zituenak, baina egitasmoan geratu zirenak. Patri Urkizuk kantu hauek guztiak bildu, oharrez hornitu eta hitzaurrea jarri die irakurleen gozamenerako. Ziur aski Agosti Xaho (horrelaxe idatzi ohi da bere deitura gaur egun) Euskal Herrian egon den benetako erromantiko bakanetakoa izango da. Idazlea, politikan aritua, konspiratzailea, iheslaria… batzuetan bere bizitzak ídazgintzan burututako lana estaltzen du, bere bizitzako lanik inportanteena bere bizitza bera izan balitz bezala. Euskal jatorrietara jo nahi izan zuen, eta arazoak izan zituenean jatorri horietara heltzeko, hor eduki zuen beti irudimena laguntzeko prest, Aitorren legendarekin bezala. Liburu honetan kantu ezagunak biltzen dira, argitarapen bat baino gehiago izan dutenak. Edonola ere, liburua aukera berria da horrelako testuetara itzultzeko, batzuetan horrelako erromantze eta baladetan euskal poesiarik hoberena aurkitzen baita.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi