kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zazpi kolore / Jon Arretxe / Elkarlanean, 2000

Zazpi kolore Castillo Suarez / Guaixe!, 2001-01

Narrazio multzo batek osatzen du Zazpi kolore liburua. Narrazioak zazpi kolore horien esanahiaren arabera daude sailkatuak: beltza (heriotza mendebaldean), grisa (denboraren igarotzea), gorria (ikara), horia (bakardadea), berdea (itxaropena), urdina (zoriontasuna) eta zuria (heriotza ekialdean).

Munduan barrena eginiko bidaietatik atera ditu Jon Arretxek istorio guztiak lehendabizikoa izan ezik. Hala ere, lehendabiziko narrazio hau -Euskal Herriko edozein ospitaletan gerta daitekeen heriotza mingarria duena hizpide- itxura batean tokiz kanpo dagoela badirudi ere, liburuaren giltzarria gordetzen du: koloreei ematen zaien balioa kulturaren arabera desberdina bada ere, balio horiek, alegia sentimendu horiek mundu osoan zehar berberak dira.

Pertsonaiak bitxiak diren aldetik, istorio politak bildu ditu Jontxuk lan honetan. Haatik, nahiz eta sentimenduak diren liburuaren ardatz, hanka-puntetan pasatzen da horien gainetik, sakondu gabe. Hori alde batera utzita, oso liburu polita dela esan beharra dago eta ez bakarrik edukiari dagokionean. Izan ere, aurkezpena ere ederra da. Cristina Fernández Blancoren marrazkiek eta orrialdeen koloreek -atalka tintatuak- liburua erakargarri egiten dute.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak