« Gaur.Gu. | Gizonak eta emakumeak »
Teilatuko lizarra / Koldo Izagirre / Susa, 2006
Teilatuko lizarra, iparra Jon Kortazar / El País, 2006-06-26
Bere kanta eta kantuak bildu ditu Koldo Izagirrek (Pasaia, 1953) argitaratu berri den poema liburuan, Teilatuko lizarra izenburukoan.
1991. urtean, Jose Hierro poeta espainiarrak Agenda liburua argitaratu zuen. Han-hemenka zirriborraturiko poemak argitaratu zituen, osotasunik gabe, beste poema liburuetan agertu ez zirenak bilduz eta haiei argia emanez.
Koldo Izagirrek ere antzeko zerbait egin du Teilatuko lizarra honetan. Kantu gisa eginiko poemak bildu ditu, osotasunik gabe, han eta hemen diskaratu zirenak eta ez zirenak atonduz eta bilduz.
Aho literaturatik hurbilekoak diren formak gustuko dira hemen. Bertsoa, ahapaldi lirikoa, kopla eta kopla zaharra. Inoiz abangoardia ahaztu gabekoa. Noiz edo noiz, liburuetan agerturiko poemak agertzen ditu, eta beste askotan, kantu moldeetan bizitzeko zirenak.
Ez dut ukatuko liburua irakurriaz batera Gabriel Arestiren poemak etorri zaizkidanik burura, edo Ilargiaren eskolan liburuko bigarren aldean Juan Mari Lekuona zenak ondu zituenak.
Poema zuzenak agertzen dira liburuan. Zuzenegiak? Bakoitzak bere iritzia izango du. Niri asko gustatu zaizkit.
Mezua argia da poemetan, errepikatu egiten dena, poemaren eraikuntza nabaritu egiten da, eta errepikapenarekin batera poemak, bere kiribilduan, aurrera egiten du.
Teilatuko lizarra ez da soilik liburuaren izenburua. Paratestuetan aukeratu den poemaren ardatza ere bada, metafora nagusia: Lizarra etxe puntan dagoen abarra da, etxea gidatuko duena ipar alderantz, ametsaren sinboloa. Ametsak eta utopia pertsonalak —gizartekoa nahi lukeenak— gidatu dute Izagirreren poema, eta mezu zuzen hori emateko aproposa da kantua.
Aurreko poema liburuekin konparatuz, agian beste maila baten kokatzen da hau, baina ez du alde batera utzi idazlearen tasunik garrantzitsuenak: formaren xarma, metaforaren jokoa, ironia, abangoardiaren kutsua eta utopia baten —noizbehinka heterodoxoa, gehienetan erraz aurrez ikusten dena— aldarrikapena.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera