« Lasto umela | Historia nobelatua »
Antoloxía Homenaxe / Manuel María (Koldo Izagirre) / Fato Cultural Daniel Castelao, 2005
32 poema Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-05-26
Poesia Euskal Herrian gaitzetsia ez ezik, gaizki eta gaziki hartua ere bada. Poetak barkamena eskatu behar du, batzuetan, poeta dela edo poesia idazten duela esan aurretik. Barkamena eskatu behar du eta besteen irri-karkara ozena jasan ere bai. Poesia ergelkeria denik ez da esaten, ez, oraindik edukatuak baikara, kontu batzuetan bederen, lehentasunik eta garrantzirik ez duten kontuetan, hain zuzen. Aberria aipatuz gero, zorrotzagoak jartzen dira belarriak eta hortzak eta eskuak eta oinak. Aberri poesia balitz! Baina aberria ez da poesia, edo poesia ez da aberria. Garai batean poesia oinarrizkoa zen aberrigintzan. Orain, hala dirudi, aberrigintza oinarrizkoa da poesian, adreilua etxegintzan bezala. Eta pentsa daiteke aberrigintza dela poesiaren adreilua, eta hala da, baina zentzu fisikoan, eta ez irudimenezkoan. Poesia beste zerbait da, inork gutxik ontzat hartzen duen kontua; poetek bakarrik ontzat hartzen duten kontua, esango nuke.
Alde ederra hartu digute horretan bederen galiziarrek. Garbi dute bere poetak gaizki hartzen dituen herriak ez duela “herri” izena merezi, eta euskaldunoi ahoa herriz betetzen zaigu, eta batzuei poltsikoak ere bai, herriz eta herrigintzaz. Herrigintza minez egiten da, eta poesia ere bai, minez eta ezinez, baina gutxi inporta, aurrera doan herri honetan, poesia eta hitza, poesia eta kultura, jateko ez den kultura eta jateko ez den hitza bederen. Aurrera goaz, atzeraka ibiliz, edo atzera goaz, aurrera goazela uste izanik.
Izan ere, galiziarrek maite dituzte beren poetak, eta horren adibide liburu hau dugu, Manuel Maríari egindako omenaldiaren emaitza. Hogeita hamabi poema aukeratu dituzte, eta euskarara itzuli ditu Koldo Izagirrek. Manuel María poeta handia izan da, poza ematen zuen poemak irakurtzen entzuteak, poza eta beste zerbait ere bai, barrenean kateatuta gelditzen zena, hesteak betean harrapatuz. Itzulpena ona da eta poemak ederrak. Liburua aurkitzen zaila da. Horixe du akatsik handiena.
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lurrez estali
Ximun Fuchs
Jon Jimenez
Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo
Mikel Asurmendi
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez