« Irakurraldien konpasak eta akordeak | 32 poema »
Lasto sua / Aingeru Epaltza / Alberdania, 2005
Lasto umela Jon Kortazar / El País, 2006-05-22
Poz handiz hartu nuen eskuen artean Aingeru Epaltzaren Lasto sua ipuin bilduma. Aspaldidanik miretsi dudan idazlea da, hizkuntzaren erabileran, lanetan agertzen duen munduaren agerpenean, estilo sotilean, ironiaz betea isiltasunez betea…
Gorabehera handiko lana eman duela irizten diot ordea. Handik eta hemendik pilaturiko lanak agertzen ditu oraingoan. Eta “gatazkaren” inguruko ipuin bik ematen diote hasiera eta amaiera liburuari. Lehenak, ustez laneko ipuinik borobilenak, “Atertzean” sotil hori, 1989. urtean argitaratu zuen ipuin liburutik erretiroa hartua, eta orain azal berri eta argituz emana, ez du lotura handiegirik ondorengoekin. Argibidea da konturatzea Jokin Muñozen Bizia lo laneko azken ipuinak ere etorkizuna kontuan hartzen duela, eta han ere gerra galdutzat jotzen dela gerra ez den hori.
Irakurleak beharko luke ezer baino lehen “Hondar ohar” bukaerako idazkia irakurri, eta hondarrekoa “Aitzin solas” irakurri, liburuaren nondik norakoak oso garbi azaltzen direlako bertan.
Eta jakingo du horrela, lehendik barreiaturik ziren ipuinak argitaratu dituela idazleak, eta ez dut nik esango konpromisozko liburua irten denik. Batez ere hizkeraren erabileran maisu delako Epaltza. Ez du inoiz bide erraza hartu, esaldiaren bihurrikerian agertuko ditu bere moldea eta bidea. Inoiz zorrotz asmatzen du hizkera berria hizkera jolasean. Sortzailea dugu zalantzarik gabe eremu horretan.
Begien aurrean ditugu neurri berean, edo bere bizitzarekin edo bere ardura nagusiekin loturik agertzen dituen ipuinak. Baina, umorea, ezpainetan horma bihurtzen den eremuetan zerbaitek ihes egiten diola uste dut.
Hiru lan batasun haria izan arren ere (administrazioa, desberdin pentsatzen dutenen elkar bizitza eragitea, omenaldiak), “Trek” ipuina nabarmenduko nuke. Eta ez pertsonaiak amaraun sare horretan kokaturik agertzen direlako, paradoxarekin jolasten duelako baino. Buruak asmatu eta eragin duena, bat-batean jausiko da hankaz gora, hain zuzen ere planifikatua zegoena. Baina hor ere ez da sakonean usmatzen, azaleko zerbaitek aginduko balu bezala. Hizkuntzaren jokoak, agian.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez