kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Fantasiazko ipuinak / Guy de Maupassant / Ibaizabal, 2000

Fantasia eta izua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-01-27

Euskal itzulpengintzak maila handia duela esateak ez du berez ezer berezirik adierazten, dakigunaz gainera, lehendik azaltzen ez bada zein izan den itzulpengintzaren beraren bilakaera, edo-eta zein zen duela urte batzuetako maila. Poliki-poliki egin du bere bidea eta gaur egun itzultzaile on asko ditugu. Tartean Josu Zabaleta, Maupassanten ipuin hauen itzultzaile. Beteranoa da bera, itzultzaileen maisu eta aholkulari. Benetan itzulpen ona egin du oraingoan.

Bestalde, esan beharra dago, idazle gutxi direla munduan Maupassanten kalitatekoak. Hizkuntza askotara itzulia izan da, behin baino gehiagotan euskarara. Esan nahi dut asko direla, dagoeneko, Maupassanten euskal itzulpenak.

Eta dakidalako diot, ez da itzultzen erraza, ezta samurra ere. Asko idatzi zuen Maupassantek eta horregatik oraindik asko egongo da, agian, itzultzeko. Hustu ezineko ganbara baitirudi.

Honako honetan fantasiazko ipuinak bildu ditu itzultzaileak. Maupassantek berak izugarri maite zuen izua, bere horretan maite ere, baita izua eragitea ere. Egia da garaiak agintzen zuen estiloa zela izuzko ipuinak idaztea. Beste gauza asko ere maite zituen Maupassantek, tartean amodioa edo maitasuna egitea, eta horretaz ere idatzi zuen, baina ez dugu aipatuko, gaitik oso urrun joango baikinake. Fantasiazko ipuin hauetan gizakion alderdi ­luna aipatzen da, indar ezkutuen eragina; normalak ez diren gizon-emakumeak, munstroak alegia ageri dira. Hitz gutxiz, misterioa da nagusi.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak