kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Balada zaharrez / Patri Urkizu / Erein, 2005

Haritzak hil zuen Errolan Igor Estankona / Deia, 2006-03-07

Balada zaharrak aztertukeran beste zeozer aztertzen ari bagina bezala, hala sentiarazten zaitu Patri Urkizuk saiakera arin honetan. Benetan ere, manera atseginak erabili ohi ditu beti lezoarrak informazioaren emaria modu inteligentean bideratzeko, baina “Balada zaharrez” hau bereziki orekatua eta gozoa egin zaigu. Europako ibai zabalean intxaur oskola izan garela bagenekien lehendik ere, baina liburu honek gure txikitasunari beheko angelutik begiratzen dio: pieza apokrifoak, itzulpenak, moldaketak… sormen guztiaren oinarrian dagoen materiala zelan erabili dugun, hara hor gure herri desberdin honetako literatura beste literaturengandik bereizten duen alde ia ikusezina. Ikusezina eta era berean erabakigarria.

Giza talde baten kontzientzian sendo iltzaturik dauden kantu “eternal” horien gaztetasunaz hitz egiten digu Urkizuk, ohartaraziz faltsuturiko lehenaldi hori dela ikasi duguna, barneratu duguna, gozatu duguna. Lehenaldia etorkizun bihurtzen du literaturak! Garbiagoak gineneko denborak darabiltzagu maiz argudio lez, errimarekin zein hitz lauz. Oharkabean salatzen dugu horrela garbiak “izan nahiko genukeela”, Altabizkarko Kantua bezain.

Greziar mitologiaren gaineko liburu batean Tartaloren irudia aurkitzean penatuko litzatekeen norbaiten kontrara, gozatu egin dugu guk kontinente ia osotik egindako bidaia honekin. Zentsuraturik, gure aldera ekarririk, gure gustuetara moldaturik… sortzaile itzela izan da betidanik herriaren jakintza.

Esango nuke gainera euskararen aurari esker beranduagorarte eutsi diogula engainu sortzaile horri. Halako zeozer iradoki gutxienez iradokitzen du liburuak. Kanpoztar bati “Hegoak ebaki banizkio” kantatzen diogunean, tentazioa beti izaten da sinistaraztekoa, imintzioka, abesti ia sakratua dela, gure arrazaren kutxa zahar bat ireki berri dugula hitzok laztantzean. Bada, horixe da kreazioa. Eta “Balada zaharrez” honek kreazioari buruz dio asko. Sano sotilki, baina asko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak