kritiken hemeroteka

6.908 kritika

Azken kritikak

« | »

Agur, Euzkadi / Juan Luis Zabala / Susa, 2000

Agur, Euzkadi Lutxo Egia / Deia, 2001-01-26

“Tira, heriotza oso kontu misteriotsua da, bizitzako konturik misteriotsuenetako bat, eta badagokio hainbeste inkoherentzia eta kontraesan. Ametitu egin behar zaizkio. Gogo onez gainera”. 1997an gaude eta, faxistek fusilatu zutenetik 60 urte joan ondoren, Estepan Urkiaga “Lauaxeta”, Euzko Gudarosteko komandante eta poeta, berpiztu da, bizion mundura bueltatu da, non eta Gernikan, Ertzaintzaren auto baten ondoan. Deus ere ulertu gabe, Lauaxetak egoera berria onartu eta bizimodu modernora egokitzeko prestatuko du bere burua. Horren asmotan, beharrezkotzat jotzen duen laguntzaren bila abiatuko da. Bilaketa honek Julenengana, Euskaldunon Egunkaria-ren kazetari batengana, eroango du. “Ez dakit nola, ez dakit noz arte, ez dakit zertarako, baina orain bizien artean nago barriro”, aitortzen dio Lauaxetak. Hasieran sinesgaitz, idazle bizkaitarra ez dabilkiola gezurretan konturatuko da Julen.

Itsu eta itsu-mutilaren antzera, Lauaxeta eta Julenek Euskal Herriko (edo Euzkadiko) mendi eta bideetan barna ibiltzeari ekingo diote, nork bere galderei erantzun egokiak aurkitzeko asmoz. Eta bakoitzak asetu beharrekoak ez dira berdinak. Batetik, Lauaxetak jakin nahi du zertan den gaurregun Euskadi, “gerra irabazi ala galdu genuen”. Bidez-bideko gertaerek eta Julenekiko solasaldiek emango diote asetzeko aukera. Bestetik, Julen, nora jo behar duen oso ondo jakin gabe, neska baten arrastoaren atzetik dabil. Ez nintzateke ausartuko esatera “Agur, Euzkadi” heriotzari buruzko gogoeta denik; edo, zehatzago esateko, gogoeta hutsa. Bistan dago heriotza, edo bizitza-heriotza parea narrazioaren gai nagusia dela: Lauaxetaren berpiztea, heriotzaren gaineko solasaldiak, pertsonaiek bisitatzen dituzten tokiak…, hasiera batean, iruditzen zaigu ukitu dickensiano bat daukala. Badaude, dena den, beste azpigai batzuk idazlearen arreta merezi dutenak. Urrun gabe, egungo bizimoduari buruzko hainbat iritzi eta ikuspegi agertzen dira. Bestalde, gogoetagaiek berebiziko garrantzia badute ere, ez diote kontakizunari inolako tentsiorik kentzen. Hasieratik bukatu arte, jauzi batzuk gora-behera, idazleak narrazio bizi eta ustekabez betea borobiltzea lortzen du. Honi, gainera, erabilitako estilo arina gehitu behar zaio. Emaitza ezin hobea da: liburua hasitakoan, nekez utziko dugu. Amaitzeko, beste kontu bat: hasierako eta amaierako orriak bikainak eta hunkigarriak dira.

Azken kritikak

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Peru Iparragirre

Kaliforniatik bihotzez
Joseba Gabilondo

Aritz Galarraga

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Ibon Egaña

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Javier Rojo

Begoñaren itzalpean
Jose Inazio Basterretxea

Mikel Asurmendi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Aiora Sampedro

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Joannes Jauregi

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Estibalitz Ezkerra

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Javier Rojo

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Peru Iparragirre

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Amaia Alvarez Uria

Itzulera
Martin Bidaur

Hasier Rekondo

Ametsondoa
Peru Magdalena

Javier Rojo

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Artxiboa

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Hedabideak