« Agur, Euzkadi | Ahotsen zeinuak: “Puskak biziz” eta “Gure ametsen gerizan” jarraipen poetikoaren bidetik doaz »
Fantasiazko ipuinak / Guy de Maupassant / Ibaizabal, 2000
Fantasia eta izua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-01-27
Euskal itzulpengintzak maila handia duela esateak ez du berez ezer berezirik adierazten, dakigunaz gainera, lehendik azaltzen ez bada zein izan den itzulpengintzaren beraren bilakaera, edo-eta zein zen duela urte batzuetako maila. Poliki-poliki egin du bere bidea eta gaur egun itzultzaile on asko ditugu. Tartean Josu Zabaleta, Maupassanten ipuin hauen itzultzaile. Beteranoa da bera, itzultzaileen maisu eta aholkulari. Benetan itzulpen ona egin du oraingoan.
Bestalde, esan beharra dago, idazle gutxi direla munduan Maupassanten kalitatekoak. Hizkuntza askotara itzulia izan da, behin baino gehiagotan euskarara. Esan nahi dut asko direla, dagoeneko, Maupassanten euskal itzulpenak.
Eta dakidalako diot, ez da itzultzen erraza, ezta samurra ere. Asko idatzi zuen Maupassantek eta horregatik oraindik asko egongo da, agian, itzultzeko. Hustu ezineko ganbara baitirudi.
Honako honetan fantasiazko ipuinak bildu ditu itzultzaileak. Maupassantek berak izugarri maite zuen izua, bere horretan maite ere, baita izua eragitea ere. Egia da garaiak agintzen zuen estiloa zela izuzko ipuinak idaztea. Beste gauza asko ere maite zituen Maupassantek, tartean amodioa edo maitasuna egitea, eta horretaz ere idatzi zuen, baina ez dugu aipatuko, gaitik oso urrun joango baikinake. Fantasiazko ipuin hauetan gizakion alderdi luna aipatzen da, indar ezkutuen eragina; normalak ez diren gizon-emakumeak, munstroak alegia ageri dira. Hitz gutxiz, misterioa da nagusi.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza