kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bihotz gosetien kluba / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2005

Maitasun bila Javier Rojo / El Correo, 2005-09-14

Xabier Mendiguren Elizegik etsipenari muzin eginez jarraitzen du liburuak idazten eta argitaratzen. Azken urte hauetan oroitzapenen liburuak izan dira bere produkzioaren atalik inportanteena, baina honetan narrazioari ekin dio. “Bihotz gosetien kluba” da bere azken emaitzaren izenburua, eta liburuaren izenak sarjentu baten banda alaia gogora ekar balezake ere, lotura hau izenean baizik ez da mantentzen: barneratutako erreferentzia kulturala, besterik ez. Liburu honetan bost narrazio biltzen dira, zeharo desberdinak tamainaren aldetik, zeren istorio laburren ondoan ia nobelatzat har litekeen baten bat ere badago. Guztietan antzeko gaia jorratu nahi duela ematen du, maitasuna bilatzen duten pertsonaia bakartiei buruzko istorioak baitira guztiak. Gehienetan, gainera, tonu jostaria eta dibertigarria erabiltzen da. Bi narrazio luzeenetan, adibidez, egoera xelebre xamarrak aurkezten zaizkigu, lankide batekin ligatzeko bidaia antolatzen duen pertsonaiaren presentziarekin, eta Heidi marrazki bizidunetako pertsonaiaz obsesionatuta, bere maitalearengan horren itxura bilatzen duen gizon barregarriarekin. Txantxetan hartzen bada liburua, dibertigarria eta guzti izan daiteke.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak