kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Dianea eta Koplak / Joan Perez de Lazarraga / Erein, 2004

Eskuizkribua Javier Rojo / El Correo, 2005-05-25

Urtebete pasatu da, dagoeneko, Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuaren aurkikuntzaren berria zabaldu zenetik, eta tarte honetan Patri Urkizuren bidez lehenengo argitarapena agertu zaigu. Eskuizkribuak izenbururik ez zuelarik, “Dianea eta Koplak” jarri dio edizioaren paratzaileak, nire ustez asmatu beharrik ez zegoena asmatuz. Batek ez daki zer den interesgarriagoa, liburuan agertzen den testua edo eskuizkribu honen gorabeherak. Izan ere, eskuizkribuan zati batzuk falta dira, baina guregana heldu diren zatietan artzain nobela labur bat (Urkizuk “Dianea” izenarekin bataiatu duena) eta hainbat poema, gehienak euskaraz, baina baten bat gazteleraz ere, agertzen dira. Testuak, filologoen entusiasmorako, XVI. mendeko euskararen ezaugarriak (1567koa omen da) aurkezten ditu, eta mendebaldeko euskararen adibide ikusgarria da. Filologoa ez den irakurleari, ordea, testua nahiko irakurgaitza irudituko zaio, paratzailearen asmoa espezialistak ez diren irakurleentzat edizioa egitea izan bada ere. Eskuizkribuaren istorioak, bestaldetik, nobela bat egiteko materiala eskaintzen du. Hain nobeleskoa, non oraindik ere sinestezina iruditzen baitzait Madrilen aurkitutako liburuaren istorioa. Baina badakigu, errealitateak fikzioa gainditzen du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak