kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Laguna / Dennis S. Miles (Andolin Eguzkitza) / Txalaparta, 2005

“Benetan ez haut maite batere” Mikel Garmendia / Zabalik, 2005-05-26

Berriki irakurri diogu esaten M Darrieusecq idazleari liburu gehienak alferrikakoak direla. Esku artean duguna ez da inondik ere horietakoa. Aldiz, bikain egokitzen zaio eleberri honi A.Lobo Antunesek atera berri duen liburua definitzeko dioena: “eldarnio egituratu bat da”.

Morgan psikiatrikotik atera berria da eta lan-eskaintza bat onartzen du: Milkis, Henri eta Zoraren seme elbarria zaindu beharko du gau eta egun, jai-egunik batere gabe. Lan hori onartzen duenetik gero eta harrapatuago ikusiko du bere burua giro “absurdu” batean. Kakotxak jarrita diogu absurdu, zeren Morganek berak Kirsteni, bere alegiazko lagunari, idatzitako gutunetako batean adierazten dio, izan ere mundu normalera sartzeko bidea izango zelakoan saiatu zela lan bila. Hala, eta Morganen hitzetan beti ere, zirriborro bat begitanduko zaio azkenean dena.

Familia horretan sartzen denetik, absurduaren mundu horretan murgiltzen denetik, bizi-bizi eta sakon kurrituko dute harremanek, etengabeko elkarrizketen bidez irakurlea amaieraraino adi-adi edukiko dutenek. Gai sakonak, zorionera bezala sufrimendura garamatzatenak, modu biziz emanak. Zuzenean iristen zaizkigu, zirrara eragiten dute gugan, pentsamendu maila gaindituz eta bizipen zuzenarenean kokatzen baikaituzte. Bestela esanda, hitzetan jartzea lortzen du definizioz hitzetara ekar ez daitekeena. Ametsak adieraztea bezain zaila, ametsak adieraztea bezain benetokoa. Eta horrek bai, horrek merezi du, horretan saiatzen diren liburuak ez dira alferrikakook. Hala, Morgan eta Milkisen arteko elkarrizketa bizi horietan aurkituko dituzu, niri behintzat hala iruditu zait, maitasunari buruzko iritzi eta burutazio zinez interesgarriak.

Itzulpenari dagokionez, argi eta garbi adieraziko dizut: ondoan hiztegia hartuta irakurtzekoa duzu liburua. Ez zaizu, ordea damutuko. Liburuei, alferrikako izan ez daitezen, zerbait berri eskatzen diegun bezala, itzulpenek ere ez dute alde horretatik lo gelditu behar. Oraingoan ez duzu aurkituko literatura itzultzeko azken urteotan osatu dugun nolabaiteko euskera standar hori —kostata osatu duguna eta egundoko merezimendua duena— aurkituko. Euskalki bateko eta besteko hitz eta egiturez zipriztindua, oso lan polita, bitxia bezain interesgarria, egin zuen Andolinek itzulpen honekin. Eta Andolinen aditz maitatuetako bat erabiliz amaitzeko, merezi du benetan patxada pixka bat hartzea liburu hau “hostokatzeko”.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak