kritiken hemeroteka

8.710 kritika

« | »

Karonte / Asel Luzarraga / Elkar, 2005

Zale izan ala ez izan Josu Lartategi / Deia, 2005-04-26

“Karonte” hau urruna eta hurbil-hurbila egingo zaio irakurleari. Teknologia berriekin lotura duenari etorkizuna ez, begien aurrean oraina duela irudi liezaioke. Berriz, interneten ibili ezean, USB, KDE edo MP3ak erabili ezean edo, argiago esateko, gaur-gaurko (batzuontzat) hain ohikoa den testuinguru horri loturiko hiztegi erreferentziala ezagun ez badu, George Orwellen “1984”ko Big Brother haren koska bat gehiago ikus lezake, besterik gabe; hori gehi maitasun istorioa. Nago, gainera, teorian bide paralelo gisa datorren maitasun istorio horrek geroago eta indar handiagoa hartzen duela irakurle guztientzat: hots, irakurle teknologiazaleei edozer egiten zaielako normal eta ohiko, “Akira” edo “Matrix” bezalako fabula futuristiko-mesianiko-teknologomanoetara ohiturik baitaude; irakurle zaharkituei, primitibozaleei, berriz, baita teknologiaren aurka ezertxo ere ez duten ni bezalako irakurle giza-harremanzaleei ere, Amets eta Naroa protagonisten arteko maitasuna egingo zaie interesgarria.

Asel Luzarragaren eleberri honek asmatu egin du gauza jakin batzuetan, baldin eta hori bazen nahi zuena: espioitza istorioen suspentse mailari eustea; amaiera arte interesa ez galtzea eta, era berean, amaierarekiko jakinmina piztea; eta azkenik, Amets eta Naroa lehengusu-lehengusinen harremanaren nondik-norakok aztertzea. Baina, berriro diot, harremana gailentzen zaie suspentse eta jakinmin horiei, nik uste, agian giza harremanek ustekabeetarako aukera dutelako oraindik. Teknologiak ez gaitu harritzen, gaur berezia dirudiena bihar-etzi zaharkitua dugulako. Beharbada horretan ere asmatu du Aselek, gehienok zerbait kafkiarra bezala planteatuko genukeelako dena, edo Gogol errusiarraren “Sudurra” ipuineko anbiguotasun eta makineria ilunaz pintatu; “Karonte”ren egileak, aldiz, istorio erabat erreala erdietsi duelakoan nago, fondoz eta formaz. Dena sinesten baitugu, erabat errealtzat hartzen.

Ez nago ziur Japoniarekiko lilura sortzen asmatu ote duen. Une batzuetan azalpen gehiegi ematen dizkio irakurleari (oro har, gai gehiegi ageri da azaletik jorratuta). Gida itxura du kontakizunak. Lehen esan bezala, pertsonek hartzen dute beste behin indarra: Naroa, Kurosawaren film baten barruan sentitzen delako; eta Amets, desnorabidetze prozesu gradualean barrena doalako.

Irakurterraza, arina eta zehatza da idazkera. Ez du hizkuntza behartzen idazleak; aitzitik, estilo xehearekin konforme da. Pentsatzekoa da ez zuela bestelakorik nahi. Irakurleria handia lortzeko osagai guztiak ditu teorian, nik uste. Denbora pasa atsegina gura duenak hortxe du aukera. Alde egin dezatela, beraz, hiztegizaleek, formazaleek, hitzak okertuzaleek eta, batez ere, esperimetaziozaleek. Datozela, eskubide osoz gainera, kontsumo literaturazaleak eta best sellerzaleak.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak