« Hotsak isiltasunean | Literatur kritika literatura bilakatzen denean »
Begi-ikarak / Felipe Juaristi / Erein, 2004
Ikarak eta edertasuna Jon Kortazar / El País, 2005-01-31
Aspaldi irakurri dudan liburu ederrenetarikoa da Felipe Juaristiren Begi-ikarak. Egia da liburu ederrak argitaratu direla gure artean azken urteetan, baina bide sinbolistaren aldean epe luzean egin den saiakerarik interesgarrienetakoa ikusi dut hau.
Beltzaren eta heriotzaren aurrean jarrita, egileak barne esplorazio esanguratsua eraman du aurrera. Dirudienez, itxaropena galtzen denean hasten dira honelako irudiak hazten, baina hizkuntza poetikoa ez da soilik begien ikararen barrenean dagoena bizitzea, baizik ere hori hizkuntza bihurtzea.
Hiru ezaugarriren inguruan eraiki du liburua. Lehenik, txikitasunaren aipamena, txikia eta xumea bat batean galduz eta desagertuz doalarik: “hegan egin du txoriak / eta ortzadarra eraman. / Ilun geratu da basoa”. Bigarrenez, musikaren eta oroimenaren agerpena, liburuan musika baten oihartzuna jartzen duen errepikapena. Hiru aldiz idazten da liburuan izenburu bereko poema: “Rembrantek infinitua nahi du pintatu”. Bai infinitua pintatu jakinda ere ezinezkoa izango zaiola, infinitua ez delako harrapatzen: “Baina ihes egiten dio”. Hasieran, erdi aldean eta bukaeran kokatzen diren hiru poemok egitura eta zentzua ematen dizkiote lanar¡. Azkenekoz, hitz laburra dago, esaldi sententziala, errefrauaren indarraz agertzen den pentsakizuna. Bibliaren usaina darie, eta lehendik ere errefrauen antzeko esaldi borobilez poesia idatzitakoa bada ere Juaristi, oraingoan areagotu egin du tendentzia.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera