kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Begi-ikarak / Felipe Juaristi / Erein, 2004

Bizitza… bizitza Jon Kortazar / Bilbao, 2005-01

Espainiako poesian bada poeta bat handia, oso handia, eta bere handitasunean bizitza era ezezkor batez adierazten duena. Suntsipena deitu izan zaio bere poesiari, debastazioa! Izua, birrinketa, suntsipena, goitik behera erortzea, jaustea eta jaustearekin giza esperientzia desagertzea. Gamoneda da poeta nagusi hori, erraietan min sakona uzten duen poeta, eta horrelakoxea da Felipe Juaristiren azken liburua ere: Begi-ikarak.

Nire haurtzaroan nik ez nuen beldurra adierazteko “ikara” hitza besterik. Beldurra baino zerbait gogorragoa zen ikara, ez zen begi kliska, argi kliska bat, gau osoan haurra itzarrik izateko sentipena zen “ikaratzea”, eta “ikaratua” egotea. Ez zen, eta agian esaten du hori izenburuak, bat batean itxi eta zabaldu egiten den mugimendu sinplea, barrenak gaizki uzten dituen sentipena zen ikara. Ikaragarria zen ikara, zer beste esan dezakegu.

Ikaragarria den bezala liburu honetan adierazten zaiguna: heriotzaren aurrean, iluntasunaren, isiltasunaren, ezezerezaren aurrean jarri, eta begiratu zer geratzen den ikararen atzeko aldean, agian, Kutz-ek Conrad-en nobelan esan zuen bezala, “Izua, izua” esaldi haren ordez, beste joera bat: “bizitza… bizitza”: “Gizona bere mugak baino gehiago da,/ bere errautsak baino gehiago,/ bere gorputza baino gehiago,/ bere etxea baino gehiago”.

Baina itxaropen puntu horretara heldu aurretik, gizakiak izua ezagutu behar izan du, era berean borobila eta zuzena den liburu honen barrenean. Hasierak markatzen baitu zer den hegan egitea: “Hegan egin du txoriak/ eta ortzadarra eraman./ Ilun geratu da basoa”. Eta hurrengo poema honela hasten da: “Den da bizitzan hegaldi”, esan nahi da, dena da bizitzan ilun geratzea, hegaldiarekin batera ortzadarra eramatea eta itxaropenik gabe geratzea. Edo poema honen beste bertso garbi batek azaltzen duen moduan: “Dena da agur eta minaldi”.

Hasiera gogorra bada, Rembrandt pintoreari eskainitako hiru poema daude eta hiru poemotan liburuaren joera borobila marrazten du egileak, hiru poemotan agertzen zer den liburuaren sena. Egia esateko kontrajarpena da nagusi, eta kontrajarpenen bidez osatzen da liburuaren mamia: poema laburren ondoan, luzeagoak daude, eta liburuaren erdi aldean prosa poetikoa, eta bihotzean beste poema labur batzuk, sententzia joera hain ongi marratzen duten poemak. “Oroimenaren etxean/ ez da leihorik, ez aterik […]/ Izan ez garenen/ irudi zorrotza/ itzultzen digute”, “Izan naizen iragana naiz/ izango naizen oraina beste”, “Modu gehiago dago/ ez izateko/ izateko baino”. Hiru poemetan datza liburuaren bihotza. Eta kontrajarpen, paradoxa eta esaldi borobilen artean mugitzen den poetak, esaldiak era borobilez, absolutuz formulatzen ditu, egi osoak balira bezala, egi osoa behintzat poetarentzat…

Rembrantd-ek baina, “infinitua pintatu nahi du”, eta argia, argia baita liburuaren barrenean kokaturik dagoen beste sinboloa. Eta liburu hasierako poeman infinituak ihes egin badio ere, eta denbora, denbora, denbora, edo herio, herio, herio (horrela hiru aldiz errepikatua) nagusitzen bazaio ere, bigarrenean infinitua antzematera heltzen da eta haren bisaia ikusten du: “Infntua kolore bat da/ hiriko monotonia zikinean,/ hiriko hodei itsasoan/ galtzen dena”. Rembrantd-i buruzko hirugarren poeman aldiz, “infinitua, izan ere, argi nahia da”.

Ez dakit liburuan argiaren eta gizakiaren arteko borroka ez den asmatzen, azken batean, Genesi liburuaren irakurketa berri bat. Han dira aingeru onak, argizkoak, infinituz jantziak, txoriak bezalakoak, hemen aldiz, gizakiaren minak, ilunak, izatea galduz eta galduz ari den izaera bat. Modu zuzen batean esateko gizakiaren aldetik txori izan nahia, argi izan nahia, infinitu izan nahia eta liburuak adierazten duena bien arteko kinka larria besterik ez da.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak