kritiken hemeroteka

8.684 kritika

« | »

Lotsaizuna / J.M. Coetzee (Oskar Arana) / Elkar, 2004

Disgrace Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-12-10

Lotsaizuna, ingelesez disgrace; gazteleraz, desgracia. J. M. Coetzee, Nobel Saridunaren eleberri konplikatuena da, bai teknika eta estilo aldetik. Beraz, itzultzaileak badu zoriontsu izateko arrazoia; itzulpen kuriosoa eta txukuna atera baitzaio (barka, itzulpenak ez dira ateratzen, egin egiten dira nekez eta afanez, ordu asko sartuz), esan nahi dut itzulpen ona iruditu zaidala eta hori eskertzekoa da, jakinik testua bera ez dela erraza. Areago esango nuke, Coetzeeren testurik zailenetakoa delakoan nago. Literatur adituek eta idazleek badute, gainera, zer ikasia bertan: denboraren erabilera aparta baita eta miresgarria, izan ere eleberri honetan orain denbora baino ez baita ageri. Orain denbora, ongi erabilia, noski. Pasarte guztiak lortzen ditu eta pertsonaiei halako bizitasuna ematen die, eta badirudi koadro batean sartuta daudela, handik atera nahi ez duten koadro batean. Denboraldi horren erabilerak erritmo propioa eta berezia ematen dio testuari: ez arina, ezta motela ere, orainari dagokiona, pertsonaien orainari (haien subjetibitateari dagokiena) dagokiona, lasaia eta zabaltzen dena, gauzak era naturalean zabaltzen eta garatzen diren bezala, zaratarik gabe, oihurik gabe, berez bezala. Prosa ere, esan beharra dago, zehatza da eta doia, hitz bakoitza bere tokian dago, okertzeek, alde egiteke, bere horretan esaten.

52 urteko gizon bat, unibertsitateko irakaslea, sexu-arazo baten ondorioz lana galdu eta alaba bizi den etxaldera joaten da, lasaitasun bila. Jakina lasaitasun hori ez dago inon.

Liburu ederra da ikasteko, eta gogoeta egiteko. Ez da egokia denbora pasarako nahi dutenentzat. Okertu egingo lirateke, eta nahastu eta galdu testuan.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak