kritiken hemeroteka

6.834 kritika

Azken kritikak

« | »

Haurgintza minetan / Mikel Zarate / Labayru, 2004

Narratiba alegorikoa Alvaro Rabelli / El País, 2004-11-21

Hogeita bost urte joan dira Mikel Zarate abade, idazle eta irakasle lezamarra zendu zela. Hori dela eta, Labayru Ikastegiak hark idatzitako bi liburu berrargitaratu ditu: Ipuin antzeko alegi mingotsak ipuin bilduma eta Haurgintza Minetan eleberria. Biek ala biek, Zaraterena ere den Utopiaren fantasiaz (1979) ipuin bildumarekin batera, osotzen dute Lezamako idazlearen estetika alegorikoa. Ipuin antzeko alegi mingotsak-en argitalpen berria argitalpen didaktikoa da, eskola helburu duena, ez horregatik balio eskasekoa baina.

70eko hamarkadan narratiba esperimentalaren eta sozialaren artean beste ildo bat zabaldu zen, narratiba alegorikoarena hain zuzen. Alegoria eta sinboloen bidez sasoi hartako euskal gizartearen egoera islatu nahi zen, horrela ekidin zitekeen sasoi hartako zentsura. Haurgintza minetan (Etor, 1973) eleberria ahalegin horretan ikusi behar dugu. Garai hartan euskal gizarteak bizi zuen politika, kultura eta hizkuntzaren alorretako aldaketa eta krisi egoerak batzen ditu, beti ere Zarateren kezken ikusmiratik. Euskara batuaren lehenengo urteak ziren eta diktaduraren azken hatsak uzten zuen aurreikusten mundu berria, artean jaio gabea, Zarateren irudimenean eta herri eta euskararekiko ardura sukartsuetan.

Hitzen esangura sinbolikoaren gibelean errealitatea ostentzen da. Horrela bada, Haurgintza minetan benetako hitz zaparrada suertatzen da. Hitz zaparrada Zarateren ahozko euskara aberatsaren urmaelean. Ahuluneak aipatzekotan, eleberriaren beraren egitura eta amaiera aipatu beharko genituzke. Egitura gaitz eta nahasgarria egiten da testuan hainbeste elementu txertatzean. Izan ere, Zarateren literaturan ohikoa zen legez, testuan olerkiak, ipuinak, kantak eta esaerak nahasten dira. Zaratek darabilen hizkera jator eta aberatsaren erakusgarri, baina esan bezala, horrexek berorrek testua nahasgarri egiten du. Amaieran ere ez da betetzen espero den baikortasuna, amaiera zabalik geratzen da, eta Euskal Herriarentzat espero den etorkizun itxaropentsua geroko geroaren baitan lotzen da, lauso.

Edozein modutan ere, 70eko narratiba alegorikoaren adibide ederra da, nahikoa Zarateren literaturan argitalpen berri honi esker atzera ere murgiltzeko.

Azken kritikak

Arrotz eta eder
Pako Aristi

Iker Zaldua

Feminismoa eta politikaren eraldaketak
Mari Luz Esteban

Iratxe Esparza

Huliganaren itzulera
Norman Manea

Iñigo Roque Eguzkitza

Gelditu zaitezte gurekin
Ana Malagon

Amaia Alvarez Uria

Arrastoak
Dejabu panpin laborategia

Iratxe Retolaza

King Kong teoria
Virginie Despentes

Hasier Rekondo

Baina ez lukete han egon behar
Asier Osinalde

Mikel Ayerbe

Telleria eta gero, zer?
Ernesto Prat

Iratxe Esparza

Txoriak etortzen ez diren lekua
Alaine Agirre

Igor Elordui Etxebarria

Franco hil zuten egunak
Koldo Izagirre

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Adrienne Rich

Igor Estankona

Poesia kaiera
Dylan Thomas

Alex Gurrutxaga

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Hasier Rekondo

Telleria eta gero, zer?
Ernesto Prat

Javier Rojo

Artxiboa

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Urria 2016

Iraila 2016

Abuztua 2016

Hedabideak