« Metal zaporea | Izugarriak, baina ez izuzkoak »
Eta handik gutxira gaur / Eider Rodriguez / Susa, 2004
Epikaren ondoren Javier Rojo / El Correo, 2004-11-10
Eider Rodriguez-ek plazara atera du “Eta handik gutxira gaur” izenburuko narrazio liburu bat. Antza, idaztearen lanbidean liburu formatuan agertzen den lehenengo emaitza du, eta agian horixe irudituko zaio harrigarri irakurle bati baino gehiagori, liburu omotu baten aurrean baitago. Epikari leku handirik uzten ez dion mundo batean, eguneroko bizitzan bizirautea heroismoaren formarik handiena izan daitekeela erakusten zaigu narrazio hauetan, batez ere eguneroko bizitza horren mixeriei eta ziztrinkeriei aurre egin behar zaielarik. Eta hau erakusteko, pertsonaien arteko erlazioetan oinarritzen da gehienbat idazlea. Adiskidetasuna eta amodioa bilatzen dituztenak, bakardadetik ihes egin nahian dabiltzanak, igaro den mundu bat oroitzapenetan berpiztu nahi dutenak dira narrazio hauetako protagonistak. Azken finean, pertsonaiek denboraren igarotzeari aurre egin behar diote, denborak, igaro ahala, bere marka utzi eta gauzak dagoneko ez baitira lehen bezala. Eta egoera berriaren aurrean egokitzen zaila gertatzen zaie ipuin hauetako pertsonaiei. Hau guztia, idazle gazteenen artean nahiko ahaztuta zegoen estiloa lantzeko nahiarekin kontatua. Hemendik aurrera euskal irakurleak adi egon beharko zaizkie idazle honen ibilbidearen emaitzei.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera