« Ahotsik pertsonalena | Epikaren ondoren »
Birika zatiak / Xabi Borda / Susa, 2004
Metal zaporea Igor Estankona / Deia, 2004-11-09
Egitura sinpledun poema liburua da “Birika zatiak”, eta pieza guztietan material beretsuak darabiltza Xabi Bordak. Materialok, tituluak kontrakoa adieraz dezakeen arren, ez dira organikoak: zilarra, kobrea, burdina, beruna, herdoila… hara hor irakurleak tupustean aurkituko dituen gai inorganiko eta hotzak. Esanahiaren gainetik giroa, bisualtasunaren gainetik zaporea edo usaina, kontzeptu abstraktuen ordez espazio hutsak… harritu egin nau azpeitiarraren lehen liburu honek. Harritu, ez zaiolako ezer berezirik esateko presarik somatzen, nahiago izan duelako debutatu ideologikoa baino estetikoa den poemategi batekin.
Bere burua agertzen ez duen “musa” bati hitz egingo balio bezala, Xabi Bordak hiri ilun bateko kaleak oihuka zeharkatzen ditu liburu honetan. Baina, egia esan, idazlea bera ere apenas dagoen marraztua, susmatua, erdizka antzemana. Mamu-itxura erakargarri bat ematen dio honek guztiak lanari, eta behe-laino iradokitzaile batean sarrarazten gaitu. Maiz berben esanahiarekin berarekin jolasean dabilela ematen du “eta ilargia betirako abandonatu gintuen ama”, “poesia odola paperera”, gure psikologia traidoreari epaitzen utziz honako poema hau tristea den, edo alaia, edo ezer ez.
Konduktista izan barik, objektiboa izan barik, goitik, oso goitik begiratzen dio liburu honek bizitzari. Pertsonaren erraietan igeri gabiltzala sinestarazten digu, eta egiaz ez gara ari gauzen azaletik bidaian baino. Hizkera lodia, pisutsua, gehienetan gauzen muinera joateko erabiltzen den hori, kasu honetan kontrako efektua lortzeko darabil: badirudi ez dioskula ezer. Eta era berean, liburua ixtean, mezua ez ote den horixe geratzen da bat, ez ote zaigun deskribatzen ari historiaren amaiera eta esperantzarik eza. Hogeita hiru urte eskas dituen idazle batentzat hustasuna deskribatzea zeinen erraza den ikusteak beldurra ematen du ia.
Aberatsa izatea opa diogun ibilbide poetiko baten hasieran, Xabi Bordak liburu erdi-existentzial bat ekarri digu, ikutu “artistiko” nabarikoa. Txarrena da, desolazio honetan, ez dugula asmatzen nola idatz dezakeen bigarren poema liburu bat, eta hirugarren bat, jadanik esanda utzi badu ezer gutxik duela, berez, zentzurik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi