kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2003

Ez da sekula berandu Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-09

Patuak, halabeharrak —hala beharrak edo hala nahiak— bi liburu hauek batu ditu —“Soinujolearen semea” eta “Kolosala izango da— nire ibilbide literarioan irakurle gisa. Badute zerbait komunean biek ala biek: Gerra Zibila. Eta ondorioz, “euskal gatazka” deritzana. Modu sinplea euskaldunon jitea edo patua izendatzeko inondik ere!

“Kolosala”ren kasua printza bat baino ez da gure literaturan —eta Sarrionandiaren obran—. “Soinujolearen semea“-ren kasua, berriz, euskaldunok Espainian eta munduan egoteko eta agertzeko modu bat da. Modu sinple hau ere, Bernardo Atxagaren orain arteko obra guztia —egilearen beraren hitzetan— hartu nahi duen liburua definitzeko.

Hara, testu honek erreseinen munduan lekutxo bat baino ez du hartuko. Liburua, berriz, bai idazlearen obran bai euskal literaturan toki garrantzizko bat izateko jaioa da. Hasteko eta behin, gure izateaz eta izaeraz, gure barne gatazkaz, gure besteekiko gatazkaz, “gure zera zerako zera” laburbiltzen duen liburua da. Hau ere modu sinple ez ezik, bai modu panpoxoa liburua despeditzeko, to!

Pare bat hitz gehiago eta jainkoak libra nazala —eta gaitzala, liburua gogoan—. Liburuak euskal literaturak behar dituen bi ezaugarriak eta dohainak biltzen ditu: euskal literatur zaleek irakurria izateko —liburuak hamaika motibo dakar berekin— eta erdal munduak —itzuli ondoren, jakina— irakurria izateko. Erdaldunek badute-eta hamaika motibo “gure zera zerako zeraz” entera daitezen. Beno, hori uste dut behintzat. Orain zure txanda da irakurle. Ez da sekula berandu.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak