kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Jaunarekin supazterrean / Patxi Ezkiaga / Arantzazu, 2004

Kantutegi Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-09-17

Liburu honetan biltzen dira bi sentsibilitate eta bi poesia-modu. Bata Gandiagarena da, agerian ez dagoena, baina poesia, horretan saiatzen garenok badakigu, sekula ez da ageriko, beti ezkutukoa baizik, zerbait gordea, altxor bat balitz bezala. Ezen poesia agerikoa balitz jendeak ez luke ezagutuko, eta ezkutukoa denez, bilatu behar, eta aurkitzean sentitu poesiaren ukitua. Gandiaga, esateaz ezin neka, poeta handia izan zen, handienetakoa behar bada. Errejistro zabala zuen, eta, poesia lirikoa egiteaz gainera, beste poesia arloak ere hartu eta bereganatu zituen, hala nola poesia soziala. baina, ezin da ahantzi, Gandiaga fededuna zela, erlijio gizonaz batera. Badakit erlijioak bere gorabeherak izan dituela gure mundu honetan eta euskalduna ez dela lehen zen bezain fededun. lehen bezain langile ere ez da, ezta lehen bezain zintzoa ere. Ikusi besterik ez dago zer nolako atarialdea daukagun etxean, dena hankaz gora, eta inork ardurarik hartu nahi ez txukuntzeko. Baina erlijioa, erlijioaren sentimendua, poesiarena bezalaxe, hor dago, ezkutuan agerian baino. Jakin behar eskuratzen, jakin behar esku hutsez amuarraina hartzen den bezala hartzen.

Bigarren sentsibilitatea Patxi Ezkiagarena dugu. Bera da, hobe esan haren eskua da liburuaren egile fisikoa, baina ez luke poesiarik idatziko ez balu munduarekiko sentimendu handia. Erlijiosoa da, dudarik gabe, baian erlijioak, edo bera beste izenez, dena edo ia dena hartua du gaur egun, aitortu nahi ez badugu ere. Inguruan duen guztia kantutegi bihurtzeko dohaina du, kantutegi edo salmutegi, goratzarre alegia, bizirik dagoelako, eta bizitza delako dugun aberastasunik handiena, eta bizitza nonahi aurkitzen delako, eta bizitzak azken finean heriotza nagusitzen duelako.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak