kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Mugaldekoak / Edu Zelaieta / Susa, 2004

Mugaren poesia Jon Kortazar / El País, 2004-09-19

Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973) ezaguna da hainbat sari irabazi dituelako, eta Elkarlanean Fundazioak ematen duen beka lortu ondoren, liburu berria argitaratu du: Mugaldekoak.

Idazleak badu ezaugarri nabarmena bere lanetan beti agertzen duena: gai nagusi baten inguruan egiten ditu poemak, beraz, lehendabizi proiektua dagoela dirudi, edo behintzat liburuak mantentzen duen batasun haria, eta ondoren, idazketa. Horrela gertatzen dela hemen ere soma dezakegu, elementu autobiografikoari eutsiz mugaldekoen bizitza eman du aditzera, mugak eta marrak zer adierazten duten esploratzeko idatzitako liburua dela esan dezakegu.

Eta lehendabiziko parteak gai hori aditzera datoz: mugak daude pertsonen artean, mugak herrien artean, eta kontrabandoa. Aspaldiko poeta katalanak, Vicenç Altaiók, esan zuen moduan idazlea ideien kontrabandoan dabil. Eta horrela ari da Edu Zelaieta ere, bere Baztan aldeko mugetatik, gaurko mundu globalak zabaltzen dituen mugak aztertuz, hemendiko mugetatik Mundu guztiko mugetara, denak zein okerbidekoak diren adieraziz.

Baina Altaió abangoardiako poeta zen, eta Zelaietak nahiago du mundu estetiko desberdinen korapiloa egin eta desegin. Autobiografia maite du batzuetan, besteetan hitzaren lilurak bultzatzen du idaztera, joera linguistikoa nabarmenduz, paralelismoak osatzen du beste zenbaiten poema, pentsakizun lerratuz…

Testuan barrena bada poema gogoangarria, hain zuen ere Gasteizko kalean kokatzen diren etorkinen denda eta negozio desberdinez osaturikoa. Kalean barrena doala aurkituriko poema dirudi horrek.

Baina asmoen planteamenduetan zuzen badabil Edu Zelaietaren poesia, batzuetan praktikak ez dio erantzuten aldez aurretik jarritako moldeari. Eta arazoa begiradan dagoela uste dut. Oso poesia deskriptiboa egiten du, kanpotik begiratzen duena, eta esanahia garbia bada ere, kanpotik emana dago, proiektu nagusi horretan eta testuak hasiera polita badu ere, intuizioak agintzen baitu maiz, gero idazleari kosta egiten zaio poesiaren nondik norakoa ongi jarraitzea, eta bukaera aldera xume bihurtzen da testua, hitz jokoa besterik ez denean.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak