« Erromantiko ezigaitza | Kantutegi »
Zirkulua / Andoni Urzelai / Erein, 2004
Intriga politikoa Javier Rojo / El Correo, 2004-09-15
Harrigarria da azken urten hauetan euskal literaturaren munduan zeinen handia bihurtzen ari den hedabideen eragina. Idazle askok hedabideetan dute beren jatorria, eta hedabideen mundua islatuta agertzen da literaturan. Bi ezaugarri hauek markatzen dute Andoni Urzelairen “Zirkulua” izeneko nobela hau. Onerako zein txarrerako. Thriller politikoa egin nahi izan du idazleak, ETArekin behin betiko amaitzeko antolatutako operazio sekretu bat baita nobelaren ardatza, non hedabideen eraginak berebiziko garrantzia baitu. Alde hontatik intrigazko nobelekin gertatu ohi den bezala, argumentua erakargarria da eta irakurleak nobela irentsi dezake hurrengo orrialdean zer gertatuko den irrikan. Azaleko interes honek, ordea, badu bere ifrentzua, argumentua sakon aztertzen bada. Zeren operazio sekretu hori nahasiegia, xelebreegia baita benetan halakorik sinesteko; Rocambole jaunaren neurriko operazioa, alegia. Bestaldetik ezin uka idazleak erraztasun handia duela idaztean, baina honen trukean estilo asmo handirik gabe idatzitako liburu laua eskaintzen du. Euskal literaturan kontsumoko literatura arrunta, interesgarria baina ez oso sakona, bilatzen duenarantzat liburu egokia izan daiteke. Eta azken finean hori egitea izan da egilearen asmoa.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi