kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Kolosala izango da / Joseba Sarrionandia / Txalaparta, 2003

Izoztua izateaz gain, herdoildua ote? Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-08

Aurreiritzi batez heldu nion “Kolosala izango da” liburuari. Literatur munduko irakasle “dinosauro” horietako batek honela gaztigatu zidan: “Hara, Joseba gure mundutik zein urrun dabilen igarri egiten da liburu honetan. Idatz moldea herdoiltzen ari ote zaion susmoa daukat”.

Iritzi hori zuzena ote den ez dakit. Literatura komentatzeko gai sentitzen naiz, ez hari buruzko funtsezko kritika egiteko ordea. Herdoildua hitza aipatu zidan lagun hark, eta Josebaren hizkuntza “izoztua” ote legokeen galdetu diot nire buruari.

“Kolosala izango da” istorioa “Lagun izoztua” eleberriaren Kalaportun gertatzen da. Berean Espainiako Gerra Zibileko hainbat pasadizo kontatzen digu idazle bizkaitarrak. Goio, nobela hartako protagonista, izoztua geratu zen Bluefieldsgo erbestean, oroimena eta hitza galduak.

Oraingoan, Txaplata izeneko mutikoaren begietatik kontaturiko istorio bat eskaini digu Josebak. Txaplata Goioren beraren aita izan zitekeen. Gure herriaren eta geure historia ezagutzeko pasadizo xumea da “Kolosala izango da” kontakizuna. Azaleko argazkiaren kolorearen antzo, hizkuntza “herdoildu” batez bilbatua, apika.

Argazkian Kalaportuko haur batzuek pistola batez apuntatzen digute. Pistola herdoildua ote? Edo jostailu bat ote da? Baliteke pistola ondo koipetua izatea.

Horra aukera literatur zale hori: irakurri istorioa eta jabetu gure historiaz. Hala istorioa nola historia, izoztuak izateaz gain, herdoilduak izan litezke. Guk, bien bitartean, istorio honetako pertsonaiekin batera, historia egiten jarraitzen dugularik.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak