kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Orhoit gutaz / Pedro Alberdi / Pamiela, 2003

Orhoit gutaz Unai Ziarsolo / L luma berrien eleak, 2004-06

Gauza kuriosoa da saiakera honekin gertatu zaidana: Liburua irakurtzeari ekin eta hasiera batean jomuga zirudiena, aldatuz joan zen orrialdeak aurrera joan ahala. Irakurketa aurreratua zegoelarik ere, ez nuen oso argi eduki benetan zeri eman nahi zion garrantzia Pedro Alberdik. Izan ere, hasiera batean saiakeraren funtsa zirudiena, garrantzia galtzen zihoan kontatzen diren beste hainbat pasadizo, gertaera eta pertsonaien ondoan; beste modu batean esanda, Alberdik aitzaki bat behar zuela zirudien beste hainbat zehaztasuni nonbaitetik heltzeko, benetako saiakerari ekiteko, alegia, garai bateko gizartearen eta bertako protagonisten gaineko pintzelada batzuk erakusteko. Eta ederki atera zaio.

“Obabakoak” liburuko lehen ipuinean, Camilo Lizardi erretoreak idatzitako gutuna nori zuzendua ote zen aztertzen saiatu da Pedro Alberdi. Ipuin gogoangarri hartan gutun-hartzailearen berririk ematen ez den arren, Domingo Aguirreren izena darabil Alberdik. Hartzailea nor litekeen aukeratuta, garai hartako beste hainbat pertsonekin zuen erlazioa uztartuz edo/eta erlaziorik izan gabe ere, garai hartako beste hainbat pertsonai dakartza liburura, joan den mende hasieran euskal munduan sortutako hainbat eta hainbat izen propioekin topo eginez. Aipatutako Txomin Agirrerekin batera, idazleak, bertsolariak, politikariak, pintoreak, sindikalistak eta abar luze bati buruz dihardu, (R. Mª de Azkue, Miguel Unamuno, Txirrita, Carmelo de Echegaray, Pio Baroja, Sabino Arana, Nikolasa Atxikallende, Jose Madinabeitia, Uztapide, Toribio Etxebarria, Pablo Iglesias, Facundo Perezagua, Ramon de la Sota, Angiolillo, Canovas del Castillo, Ignacio Zuloaga, Santiago Meabe, Putzu, Enrique Areilza, Valentin Dethomas, Vicente Blasco Ibañez, Henri Toulouse-Lauctrec, Iñurritza, Gregorio de Mugica, Vicente de Arana, Julio de Urquijo, Facundo Perezagua…).

Jende guzti hau liburura ekarriz eta bakoitzaren egoera, egindako lanak, jokaera politiko edo gertaerak aipatuz XIX. mende bukaerako euskal gizartea deskribatzen du. II. gerra karlista bukatu berria, foruak galduta, sozialista eta errepublikazaleak lehen lanuzteak eta mobilizazioak eginez eta Aranaren nazionalismoaren lehen kimuak agertzen doazelarik, aipaturiko pertsonai bakoitza nonbaiten lerrokatuko da, guztien artean hari batzuk botaz, eta gainetik ez bada ere, garai haiek zer izan zitezkeen agerian utziz.

Historia liburuetan garai hauen berri izango da seguraski, eta jende inportantearen biografietan ere, beraien jokaera politikoak ere deskribatuak izango dira, baina oraingo honetan Pedro Alberdik bere erara biak lotu ditu, historiako gertakariak eta biografietako pertsonaiak, guztia hartzailerik gabeko gutun batetik abiatuta. Izan zirela ahantz ez dezagun.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak