kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Ezinezko maletak / Juanjo Olasagarre / Susa, 2004

Iraultza arrena da Gema Lasarte / Berria, 2004-07-17

Maletak eta gizaseme tropa topatuko dugu Juanjo Olasagarrek paratu berri digun bere estreinako “Ezinezko maletak” nobelan. Protagonista nagusiak (Bazterrek) hasiko du maleten desfilea: “Nik ez dakit zer den Iraultza, baina, orduan, Iraultza egiten ari ginela uste genuen, uste baino gehiago, sentitu egiten genuen. Maletarik gabe etorkizunerantz bidaiatzea bezelakoa zen”. Harakinek (beste protagonista nagusietako bat) eta Bazterrek, Harakinen aitonak Ameriketatik bueltan ekarritako maleta zaharrean garraiatuko dute Hertzainak tealdearen kontzertuan jasotako dirua Iruñeko Herri Batasunaren egoitzara. Bazterrek liburuaren erdialdera zuri-beltzean gizon bat herrira maleta beltzarekin ailegatzen ikusiko du: “Gizonak, herrian sartu ahala, jendea etxeetan nola ezkutatzen den nabaritu du; hasieran uste du hargatik dela, baina, hobeki erreperatu ondoren, malegatik dela ohartzen da”. Komandoa atxilotu ondoren, polizien itaunketa maleta baten inguruan da. Maletak etengabe galtzen dira nobelan. Maleta galdu bati esker Bazterrek ezagutuko du bere Londresko mutil-laguna (Marck). Galduko den maleta bide, ez dira itzuliko Bazterren errautsak Loiuko aireportura. Ezineko maleta bilakatuko da.

Bizitza, heriotza, ihesa, aldaketa, mugimedua, etorkizuna eta iragana maleten bidez sinbolizatu dizkigu Olasagarrek. “Barnean zer duen jakinik ere, ireki nahi ez duzun maleta bat bezelakoa da iragana”. Halere, Olasagarrek berak ondo dioen bezala, belaunaldi baten nobela da aztergai duguna: “Belaunaldi batek, gure belaunaldiak, asmatu beharra dauka utopiarik gabe nola bizi, nola bizi idea haundirik gabe, edota ideia horien inguruan kolektiboari hain indar handia eman gabe. Niri gai hori beti interesatu zait”.

Sakanako herri txiki bateko lau gizonezko dira koadrila osatzen dutenak: Bazter, Harakin, Fermin eta Jesux Mari. Bi arotan agertzen dira. Batetik, gazte sasoian, 80ko hamarkadan, ezker abertzaleko kide gisa; bestetik, 40 urte arrimatuxe dituztela, Londresen.

80ko hamarkada ondo girotu du Olasagarrek. Iraultza hitza askotan aipatzen da, aipu horien artean behin eta berriro iraultza sexuala irakurriko dugu inoiz ireki gabeko pankartan eta beste behin iraultza arrena dela esaten da. Eta hona iritsi nahi nuen pertsonaien azterketari ekiteko. Ginesiarentzat, emakumeen literatur korrentea, emakumea ez da enpirikoki erakusgarria, baizik eta, narrazio nagusia desorekatzera datorren hutsunea da. Ginesiari ez ezik, psikoanalisiari ere kasu egingo diogu pertsonaiak aztertzerakoan; izan ere, fikzioa egilearen kontzietziatik eta barruan bizi zaizkion pertsonaietatik elikatzen dela baitio psikoanalisiak. Gizonezkoak: Bazter, Harakin, Fermin eta Jesux Mari ditugu Euskal Herrian. Londresen, berriz, Marck, Ike, Sydney eta Sean (Bazterren familia osatuko dutenak). Euskal Herriko protagonistak oso maskulinoak dira eta horren lekuko narrazioan zehar zakilak duen presentzia. Emakumeei dagokienez, berriz, oso bigarren planoan azaltzen dira. Bikotekideak dira. Alizia (Ferminen emaztea), Esti (Harakinen emaztea), Maria eta Miren (Jesux Mari laguntzen dutenak). Barbara Cartland (nobela arroxen erregina) agertzen zaigu. Baina, oso modu bitxian; izan ere, Ike bere jantziekin trabestituko baita Bazterren hileta ospakizunetan. Gizonezkoak indar handiko protagonistak dira, euren ibilbideak eta pentsamenduak ondo garatuak daude nobelan zehar. Baina ginesiaren teorira etorriz, lau emakume aipatu nahi nituzke, Olasagarrek oso modu berezian sortu dituenak. Marck (homosexuala). Nire ustez, bera da nobela honetako protagonista teknikoa eta gizonetik baino emakumetik gehiago duena. Bera azaltzen denean Olasagarre poeta azaltzen da. Beraren bidez ezagutuko dugu Bazter hila, maitatua (Bazter protagonista nagusia eta istorio guztiaren funtsa da). Marckek ondoan dituenak “atsozarrak” dira: Ike, Sydney, Sean. Estereotipoen gainetik daude. Beste emakumea Alizia da. Izan ere, Ferminen kontzientzia da. Ez dakit hori ona edo txarra den, baina Ferminen pentsamendu bakoitzaren ostean Aliziak esango lukeena eta egingo lukeena azaltzen da. Aliziaren bidez ezker abertzaleari kritika latza egiten zaio. Miren ere gutxi azaltzen da, baina behin azaldutakoan Jexux Mari betirako maiteminduta utziko du, gona altxatu zirt-zart eta akabo. Eta bukatzeko Loiuko aireportuan galdutako maletaren zain daudela motxila more bat agertuko da. Inguruan amona bat, zer duk eta amonak motxila morea hartu eta martxa.

Amaitzeko, pertsonaien eta maleta artean ez bazara dagoeneko galdu, irakurle, eta abuzturako maletak ez badituzu itxiak, sartu Olasagarreren nobela hau, uda ez ezik liburua ere gozatuko duzu eta.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak