kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mahats denboran / Patxi Ezkiaga / Egilea editore, 2004

Sormena Jon Kortazar / El País, 2004-07-11

Aspaldikoak dira arteen arteko elkarrizketak, eta musikaren eta pinturaren artekoak maiz erabili izan dira. Patxi Ezkiagak Concetta Probantzaren margoei poesia eta hitza jarri dizkie, poema liburu ederra emanez. Ez dakit argitalpena asko zabaldu den, entzuna dut argitalpen pribatua izan dela. Baina inork hartzeko beta eta modua balitu, eskuratzeko gomendatuko nioke. Aspaldian ikusi dudan libururik ederrenetarikoa eman dute plazara pintoreak eta poetak.

Pintura erakusketa batean agerturiko koadroei poesia egitea gauza jakina dela esango didazue. Halaxe da bai! Baina nola egiten den da kontua. Rafael Albertik liburu ederra eman zigun argitara eta gure artean, oker ez banago behintzat, Luis Mari Mujikak ere jarraitu zituen bide horiek.

Patxi Ezkiaga (Legorreta, 1943) nor den adierazten ez dut lerrorik galdu behar. Egia da bere estetikak ez duela jarraitzaile handirik baina sormen mundua sentsibilitatez ikusten duen poeta dugu eta ez da zalantzarik hizkuntzaren erabileran poeta nagusia dugula. Poesia sinbolistaren alorrean, maisu dugu Ezkiaga. Zoritxarrez, sinbolismoaren orduak baxu daude gure artean. Baina propagandatik at, poeta nagusiak handiak dira eta liburu hau Ezkiagaren borobilenetarikoa iruditu zait.

Ahotsak ez du handitasunik nahi, ikusitakoa deskribatzen du, entropia eginez, ikusitakoa beste hizkuntza batean mamituz eta garbituz, pentsakizuna eta ahotsa batera datoz mundua idealerantz bultzatuz. “Eguerdia etorri da / eta bizitzak argi errukiorra damaio / gure gorputzari, gure historiari” (71). Hona hemen giza bizitzaren magma gogorra ulertzeko ahalegin bizia.

Badakit poesiaren zentzu bat idealarekin besarkatzen dela, eta bidea landua bada ere, hausnarketan bizi dela idealaren hatsa. Modu asko daude poesia egiteko, berezia du Ezkiagak: landua, ederra, garbia, sinboloaren besoetan mamitua, “errealitatearen eta fikzioaren arteko / zubia” eraikirik, pinturaren hizkuntza poesia bihurturik, ikusitakoa esanaz, mundua propioa adieraziz eta deskribatuz. Askotan margoaren ironiak ironiara darama poeta, edo hizkuntza zientifikoan lerratzera, baina ez da zalantzarik bere begiaren zoliak agintzen duela hitza neurtzeko orduan, zentzua aurkitzeko bidean. “Bizitzak erantzuna eskatu digulako / hitz egiten baitugu”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak