kritiken hemeroteka

6.936 kritika

Azken kritikak

« | »

Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2003

Soinujolea Aritz Gorrotxategi / El Diario Vasco, 2004-03-07

Liburua irakurri ahala, gero eta nabariagoa da Atxagak bete duela emandako hitza. Liburu batean bildu dituela aurrekoak. Ezizena atzean utzi aurretik, azken erritual gisara oparitu digu orain arteko ibilbidearen memoria. Garai eta leku jakin baten lekukotza. Idazlearena bezainbat, irakurleena. Edo bestela esanda, deabruak Axularri leizean ostu zion itzalaren antzo, Jose Irazuk bere itzal izandako Bernardo Atxaga utzi du deabru berri baten eskuetan: etorkizuna. Bidaia ezezagun horren atarian, bidean jasotako ondarea maleta batean sartu, eta lur berrietara abiatuko da idazlea. Muskerraren haratago joan nahia baino, honako bihurtu nahia dirudien bidaia.

Izan ere, “Soinujolearen semea”n alegiazko Obabatik sinesgarria den batera igarotzen gara. Irudimenaren baratzetik bizipen errealetara, nahiz idazleak ezin dion bukaeran uko egin bihurrikeri edo jolas literarioari, biziki estimatu dudan “Obabako lehen amerikanoa”ren istorioko izkribuan. Zati hau eta liburuko pasarte amerikarrak gustatu zaizkit gehien. Stonehameko rantxoa eta hitzen hilkutxak. San Francisco eta “Guernica”. Gaztetasunetik zahartzarora doan behakoa baita “Soinujolearen semea”n dakusaguna. Kontuak kitatzetik baino, minaren iturrietatik edaten duena. Kontakizun bitxiz jositako “epitafioa”. Sorginkeria larregirik gabe, osotoro sorgintzen gaituen liburu horietakoa.

Zer da heriotza amaieretarik posibleetako bat baino? Bidegurutzeak ez dira soilik zerurako. Lurrean ezagutzen ditugu lehendik ere. Sorburutik hilobirako txangoan. Bi munduen artean harrapaturik dagoen protagonistak zain duen amaierari ihes egingo dio. Salbazioa aurkituko du erbestean. Maitasunean. Lokarri horiekin lotu dituzte memoriaren zapatak hala Davidek, nola Irazuk ibilaldiari ekin aurretik.

Kengarriak diren zatiak eduki arren, ezin ukatu “Soinujolearen semea” lan borobila denik. Hasieratik bukaerara bikain eraikia. Hizkuntzaren aldetik miresgarria. Edozein Nobel saridunek sinatuko lukeen obra.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak