« Literatura ikusten da hemen behetik | Neurria »
Tango urdina / Aitziber Etxeberria / Erein, 2003
“Xumea, xumean eleberri soziala: norbanakoen izaeraren petrala” Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-04
Azal erakargarria du “Tango urdina” liburuak. Voyeur baten begiradan paratzen gaitu azalak, begiradan —zulo baten barrena— emakumezko baten silueta ageri da, erakargarria ohi zaigun begirada baten erakusgarri.
Irudi horrek liburuaren nondik norakoaz gaztigatzen ote digun, galdetu nion egileari. Ni neu, neurri batean, baiezkoan nengoen. Bera, Aitziber, alegia, ez zen erabat ados. Hots, Joxe Mari Apaolaza protagonistaren begiradaz gain beste hainbat begirada eskaintzen baitu eleberriak. Ikusmoldea baietsi nion!
Erraz irakurtzen den nobela da “Tango urdina”. Xede handirik gabe. Xumea. Literatura irakurri berrientzat aproposa. Atal bakoitzaren izenburua —guztiena izan gabe— inoiz entzun dugun kantu baten titulua da. Istorioa, ataletik atalera, aurrera atzera, joan-etorrian eraikia da. Konplikaziorik gabe, baina eleberriari taiuera eta ukitu baliosa ematen diona.
Eleberria hirian kokatua dago. Herrixketako mundua eta bizitzarekin kontrastean. Bere xumean, eta horregatik erakargarria, gaurko gizartearen koadro polita marraztu du egileak. Emakume izanagatik, begirada eta kontaketa gizonezko baten burutik burutu du egileak, Jose Mari Apaolazaren burutik eta gogoetatik.
Hiriaren eta herriaren kulturen sinbiosi batean, istorioa etxebizitza batean kokatua dago. Egungo norbanakook txutxu-mutxuaren kulturan murgilduta bizi gara, kuxkuxero galantak eginda gaude, izaera horiek ere osatzen dute gure nortasuna.
Bere xumean oso eraginkorrak. Eleberri soziala izendatu dut horregatik!
Maitasuna da motorra eleberrian, bizitzan den legez. Maitasunak baina hamaika espresio ditu. Maitasunaren ifrentzua gorrotoa da. Beraz, “ez horrenbeste maita eta goxa nazazu gehiago” delakoa heldu zait burura. Eleberria xumea, bere xumean soziala, norbanakoen izaera petralaren agerikoa.
Bejondeizula Aitziber!
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera