« Idealen helmugarantz | Auzokoen bizitzak »
Zoririk ez / Imre Kertész (Urtzi Urrutikoetxea) / Elkar, 2003
Izugarrikeria ikasgai Igor Estankona / Deia, 2004-04-06
“Sor al dezake holokaustoak balorerik? Nire iritzian, hamarkadetan zehar gertatu den holokaustoaren prozesu bikoitza, lehenbizi erreprimitua eta gero dokumentatua, oraintxe heldu da puntu horretara, orain ari da galdera horri bueltaka (…) Holokaustoa balore bat da izan, jakituria sakon bat eman digu pairamen sakon baten bitartez, eta beraz itzelezko baliabide moralak sortu ditu”.
Nobel sari hungariarraren hitzek laburtzen dute, bere obra guztia laburtzen dutenez, esku artean dakargun nobela honen mamia. 1975ean argitaratutako “Sorstalanság” hau —oso harrera hotza izan zuen, berak goian aipatutako prozesu bikoitzaren haritik— “Porrota” eta “Kaddish jaio gabeko hur baten alde” nobelek osatzen duten taukiaren hirugarren anka da. Gazte batek, ia haur batek garbiketa eremu nazi batean bizitakoak kontatzen ditu. Distantzia erdi ironiko eta erdi malizia-bako batetik idatzita dago eta ia ez da azaleratzen norbere esperientziaren oinazerik. Baina lerro bakoitzean oinazea gordetzen da halabeharrez, edo besterik ez bada, lekukoaren papera hartu gura izan duen biktimaren artegatasuna. Dena delarik irakurleak kausitzen duen sentimentuaren haria, ukaezina da tristura deskribaitz batek bustitzen duela kontakizuna.
Gupidari edo legeari dei egitea hondamenaren erdian, gaitzaren aurrean sinesgogor mantentzea… maisuki deskribatutako egitura psikologiko hibrido hoiek deskribatzen dute ezerk baino hobeto gizakiak zeinen helduleku gutxi behar duen esperantzari eusteko. Urtzi Urrutikoetxeak itzulitako berreun eta hirurogeita lau orrialdeek sortzen duten zirrara ez da agerikoa, barrutik doa, kontzientziaren muineraino iristen da..
Imre Kertész berak dio —eta editore zein kritiko guztiek ostetik— “Zoririk ez” ez dela nobela autobiografiko bat. Behar bada idazleak ez zituen liburuko ziega hoiek beroiek zapalduko baina irudipena daukat bizitakoa baino biografia are doiago bat dela, kontatzeko gogorregia den zerbaiten birkreazio ulergarria. Orobat, XX. mendeko, joan diren eta etorriko diren mendeetako, ikasten ez duen eta ikasiko ez duen jenderaren, gu denon eta gutako bakoitzaren biografia garratza da. Urrikaldu egiten du liburu honek, eta Hollywoodeko sinplekeria jasangaitzen aldean izugarrikeriaren ikasgai bihurtzen da.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez