« Haria eta kea | Mallonaren berbaroa »
Van't Hoffen ilea / Unai Elorriaga / Elkar, 2002
Heriotzaren utopia Alvaro Rabelli / El País, 2004-01-04
Unai Elorriaga getxotarraren bigarren eleberria, Van’t Hoffen ilea izenekoa, SPrako Tranbia arrakastatsuan hasitako ildo beretik datorkigu. Hala ere, Van’t Hoffen ilea konplexuagoa dela esango nuke, konplexuagoak baitira, askozaz ere, bere literatur proposamenak eta mezuak. Honetan, gehiago Unaik sakontzen ditu ikuspegi horiek biak.
Matias Malanda ministerioko funtzionaria da, lotsatia bezain xelebrea, eta ikerketa proiektu bat dela-eta, Idus delako herrira heldu da. Proiektuaren helburua herritarren artean istorio xelebreak jasotzea da. Hala ere, Matiasek badauka beste helburu bat: entziklopedia baten barruan dagoen liburu baten txatala aurkitzea.
Horiexek dira eleberri honen azaleko hariak. Unaik ez digu bere literatur proposamean ezkutatzen, jolastu egiten da gogoko duen literatura motarekin, eta jolas horretara gonbidatzen ditu irakurleak.
Gonbidatu egiten ditu txantxa literario guztietara, ironiara, absurdura, hizkuntzaren askatasunera, irakurketa intelektualera… Hibridazioa sortzen du eleberri honetan tartekatzen dituen istorioekin. Dena geografia, neurri batean, imajinarioan, non eta Unairen txikitasun eta oroimenerako joera garbia nabarmentzen den.
Sakona da bidaltzen zaigun mezua. Matias, protagonista, bizitzaren azken lanaren aurrean dago, horretan bizitza osoa laburtuko balu bezala, behin burututa izateari emango zaio amaiera. Bizitzaren amaiera da, eta Matias geltoki horretara heldu da.
Protagonistak bere hiltzeko lekua aurkitu du maite dituen eta maite dutenen artean. Heriotza ere ez da gauzarik inportanteena. Segurutik bizitzaren bidaian uzten eta ereiten ditugun sentimendu txikiak baino. Horixe, Unairen aldarria.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez