« Amore eman, ala ez | Lur bat herri antzerkiari »
Pleibak / Miren Amuriza / Susa, 2024
Politono bat entzun nahi? Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2024-12-22
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da pleibak egitea. Berria-n Ainhoa Sarasolak idatzitako artikuluan jasotzen da Amurizak esandakoa: lengoaia propio bat asmatzea ere bada pleibak egitea. Izan ere, nobelaren ezaugarri azpimarragarrienetariko bat da idazleak eraiki duen estiloa. Alde batetik, nerabe baten hizkeratik gertu egon nahi duen molde bat aurkituko dugu, euskarazko egiturak dituena baina erderatik hartutako hitz, esamolde eta abar erabiltzen dituena: txinada, petatuta, deskojonatzen, engorilatzen. Liburuaren kontraportadan jartzen duen bezala, zikinak jandako hizkuntza batekin eraikia. Beste alde batetik, euskalkian hitz egiten duten pertsonaiak daude. Ahozkotasuna mantentzen du testuak, baina pertsonaia hauen euskara garbiagoa da.
Nerabezaroan lagunak izan diren bi pertsonaien istorioa ezagutuko dugu liburuan. Laguntasun harremana zergatik apurtu zen ulertu nahian-edo Jonek Pollyri idatzitako eskutitz moduko bat dela esan genezake, hasierako agurrik eta formalidaderik ez duena. Urte dezente geroago Jonek ikasturte hartan gertatu zen horren inguruan gogoratzen dituenak eta pentsatzen dituenak idatziko ditu. Batzuetan haserre tonuan, bestetan tristura moduan. Gehienetan mina dario liburuari.
Kontakizunak beste garrantzia du garaiak. Erreferentzia musikalek, zinematografikoek, telebisiboek biltzen dute kontakizuna. Bertoko erreferentzia kulturalak daude (Oliba Gorriak, Goenkale, Hemendik At!). Baita estatukoak edo internazionalak ere (Aída telesaila, Spice Girls, Hermione Granger, Friends…). Quicksilver, filipinos edo power point. Hogeitamarrenean gaudenok etxean bezala sentiarazten gaituzten markak. Txorizo Pamplona txokolatearekin: gure aurrekoek agian probatu ez zuten konbinazioa; ondorengoentzat grasa txarra eta azukrea batzen dituen benenoa.
Lau kapitulutan banatutako berrogei kapitulu motzez osatu du liburua Amurizak. Erritmo bizia du testuak, azkarra. Txinpartak eragiten ditu. Ahoz gora irakurtzeko gogoa. Ikusi egiten duzu irakurtzen ari zarena. Guk ere kantatu genuen is a barbi guel ama beibi gueeee. Pleibak egiten jarraitzen dugu.
Izango da hizkuntza manejatzeko idazleak erakutsi duen abileziagaittik, istorioak piztuta mantendu didalako irakurtzen segitzeko gogoa, egiten duen garaiko kronikan gure gaztetako isla ikusi dudalako… Izan daiteke honen guzti honen konbinazioa, baina laostia da liburua, a saco gustatu zait.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi