kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Francesco Pasqualeren bosgarren arima / Unai Elorriaga / Susa, 2024

Ene arbaso italiar hau Jon Jimenez / Gara, 2024-11-03

Mediterraneoa zeharkatu eta Kataluniara iritsita, Sapri jaioterritik Bermeo helmugara Pasqualek egindako bidean izanen dugu arreta, baita Euskal Herrian izan zituen Juana Josefa eta Isabel bere bi emazte eta haren sendian ere.

XIX. mendeko Europako giro politikoa nahasia izan zen erabat. Langile borroka hasiberri bat, lur eta usadio komunalen aurkako altxamendu liberal aunitz eta haren aurkako erantzunak (gurean karlismo forma hartu zuena, adibidez), absolutismo ilustratu eta monarkia zaharkituen edota egoera ekonomikoaren okertzeen aurkako matxinaldiak izan ziren han-hemenka. Italiar hegoaldeko giroa ez zen Euskal Herrikoaz oso bertzelakoa -zerriak bietan zeuden- eta, gurean bezala, han ere zenbaitzuek alde egin behar izan zuten, zela politika kontuetan nahasteagatik, zela eskasia hutsagatik, zela gaixotasunengatik. Horretatik guztitik edan du Unai Elorriagak (Algorta, 1973) Francesco Pasquale (Sapri, 1825 – Bermeo, 1910) galdaragile familia italiar bateko semearen bizitza testuinguratzeko lanetan. Garaiko egoera soziopolitikoak, baina, ez du pisu handiena hartuko kontakizunean, Elorriagaren arbaso izandakoa baita Pasquale eta, zuen informazio apurraz baliaturik, idazle bizkaitarrak haren joan-etorriak berreraikitzeko ahalegina hobetsi baitu.

Ahulgune beharko luketen etendura eta hutsune historiko horiek, bertzenaz, indargune bihurturik aurkezten zaizkigu. Hala, lehen orritik bertatik, Mediterraneoa zeharkatu eta Kataluniara iritsita, Sapri jaioterritik Bermeo helmugara Pasqualek egindako bidean izanen dugu arreta, baita Euskal Herrian izan zituen Juana Josefa eta Isabel bere bi emazte eta haren sendian ere. Burdinaz eta lanaz, hartu ez diren erabakiez, arestiko bizitzaren iheskortasunaz eta ihesaz beraz eta maitasun apur batez hausnarrean, italiarraren urratsak, dena den, garaikide izan zituen hiru musikagileren —Wagner, Schumann eta Verdi— sormenez beteriko bizialdi tragikoek baretu eta geldiaraziko dituzte, kalderoi luze baten antzera liburuari emanen dioten amaiera musikatuaren zain-edo.

Horrez gain, ariketa literario izugarria egin du idazleak “Francesco Pasqualeren bosgarren arima” (Susa, 2024) osatzen duten 20 narrazioetan, idazle-heldutasuna behinola erdietsi zuela berretsiz bertze behin ere. Bikainki hautaturiko berba eta elipsiez gain, bereziki azpimarragarria da, alde batetik, bidean haria galdu gabe narratzaileak —lehen, bigarren eta hirugarren pertsonak erabiliz— tartekatzeko eta, bertzetik, narrazio-liburu behar zuena eleberri bihurtzeko izan duen abilezia. Istorio independente bakoitzeko hari-muturrak eta eleberri osokoak —hasierako zerri-hilketa eta amaierakoari aurkitu beharko diegu lotura— mataza-bilbe berean batzeko eta migratu behar zuen arbaso horri omenaldi ttiki hau eskaintzeko.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak