kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Herriaren hezkuntza eta demokrazia / Nadezhda Krupskaia (Leire Azkargorta) / Katakrak, 2024

Herriaren eta langile klasearen hezkuntzaz Jon Jimenez / Gara, 2024-10-06

Bigarren Modernitatearen prozesu iraultzaile industrialean, bertzeak bertze, ezbaian jarri zen irakaskuntzaren rola, berau birpentsatzera behartuz Mendebaldeko estatu guziak. XVIII. mendean, Ilustrazioa eta Frantziako Iraultzarekin bat, hasi zen gogoeta, baina artisau eta nekazal gizarteetatik gizarte industrialerako zeharbideak eman zion momentu gorena eztabaidari. Eraldaketa fase luze horren lekuko eta partaide zuzena izan zen sarritan Leninen itzalpean geratu den Nadezdha Krupskaia (1869-1939), Leninen beraren emaztea eta Sobietar Iraultzaren hezkuntza sistemaren arduradun nagusia.

Krupskaiak 1915ean idatzi zuen liburuxka hau eta 1917an egin zen lehen argitalpena; ordudanik milaka alde saldu dira. Tsarraren zentsura saihesteko zenbait trikimailu erabili behar izan zituen ekintzaileak; erraterako, “Herriaren hezkuntza eta langile klasea” izenburua jarri ordez, “Herriaren hezkuntza eta demokrazia” (Katakrak, 2024) ipini behar izan zion. Estreinakoz euskarara ekarri du Leire Azkargortak “mundu osoko hezkuntza esperientziekin jantzitako liburua”, “intelektualki zorrotza izan nahi duena, kultua, eta, aldi berean, errealitateari zeharo lotua”, ideia iradokitzailez, irakurketa gomendioz eta esaldi guziz azpimarragarriz osaturik dena.

Irakaskuntza, lana eta gizarte harremanen arteko loturak aztertuz, hezkuntzaren inguruko galdera funtsezkoak egiten eta erantzuten saiatzen da Krupskaia, hamarkada batzuk atzerago hasia zen eredu berria eta hezkuntza sistema tradizionalaren arteko aldea marraztuz. Hezkuntzaren historia bat da, genealogia oso bat eskaintzen diguna. Aldi berean, oso erraza da egun indarrean diren kezken eta ordukoen arteko baliokidetasunak antzematea. Egun irakasle den edo izan nahi duen orok irakurri beharko lukeen liburua da hau.

Irakaskuntza metodologia aktiboak puri-purian ditugun honetan, atzera begiratzeko aukera ematen baitigu, hauen jatorriaren inguruan hausnartzeko parada eta, bide batez, irakaskuntza, lana eta tokian tokiko eta unean uneko ordena sozialaren baitakoak diren gizarte harremanen arteko loturak ikusteaz batera, hezkuntzaren funtzio teknikoa eta soziala berraztertzeko eta ezbaian jartzeko. Aitor Garagarzak eta Leire Azkargortak sarreran aipatu moduan, “hezkuntza sistema oso bat nola egituratu sozialismoa eraikitzeko baliagarria izan zedin eta, gerora, jendarte komunista erdiets zezan” erakutsi nahi zuen Krupskaiak. Pertsonen autonomia eta formakuntza integrala edo, Rousseauren hitzetan, “pertsona aske eta independente bihurtzeko” helburua duen hezkuntza abian jartzeko ezinbertzeko mugarria dugu lan hau.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak