kritiken hemeroteka

8.829 kritika

« | »

Sorginak, emaginak eta erizainak / Barbara Ehrenreich / Deirdre English (Maria Colera Intxausti) / Katakrak, 2019

Sorginen duintasuna aldarri Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2024-07-14

Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.

Katakrakek argitaratutako liburuak bi atal nagusi ditu: argitaletxearen oharra, Silvia Federiciren hitzaurrea eta autoreek beraiek argitaldi bakoitzari egindako sarrera bana batzen dituena lehenengo. Federicik euskarazko ediziorako egiten duen hitzaurrean Caliban eta sorgina (Elkar, 2017) idazteko liburu honek izan zuen garrantzia azpimarratzen du. Eta liburuaren idazleek Bostongo emakume feministek martxan jarritako ikastaro sorta aipatzen dute; baita Our Bodies, Ourselves (1970) liburu iraultzailea ere.

Bigarren atalari dokumentu deitu zioten Ehrenreich eta Englishek, 60- 70 orri inguruz osatutakoa baita irakurriko dugun saiakera. Liburuaren azpitituluak pista ugari emango dizkigu: Emakumezko sendalarien historia bat. Izan ere, 1971n lehenengoz argitaratu zen liburuak ordura arte sorginei buruz eraikitako errelatua auzitan jarri nahi izan zuen, estigma zahar eta deabrukerietatik urruti. Horretarako hiru azpiatal banatzen dira, eta azkenerako ondorioak gorde.

Lehenengo azpiataleko tesi nagusietako bat honako hau da: sorginak emaginak, sendalariak, erizainak zirela frogatu nahi izan zuten eta gaur egun ezagutzen dugun medikuntza ezartzeko genozidioa izenda genezakeena, horrela adierazten dute, adibidez: “Elizak eta estatuak abian jarri, diruz lagundu eta gauzatutako kanpaina ondo antolatuak izan ziren sorgin ehizak” (45.or). Autoreak estatubatuarrak izanik, AEBetan prozesu hau nola garatu zuten aztertzen dute bigarren zatian, eta emagin zein erizain figurei buruz sakonago hausnartzen dute.

Esaldi zuzen eta argiekin josten dute autoreek dokumentua edo saiakera. Hausnarketa sorginen garaiko dokumentu zatiekin eta irudiekin hornitzen dute, eta hala, zer kontatzen zen, zein den horri buruz dugun iruditeria, eta abar erakusten dute. Liburua altxor bat da, historian mugarria markatzen duen testu ezinbestekoa. Irakurri ostean, gaur egungo egoerari buruz dugun irakurketa aldarazi dezakeen testu boteretsua da.

Sorginen jakinduria eten izana da kolektibo bezala bizi izan dugun galera handienetako bat eta hori salatzen du testuak. Sorginei duintasuna, beraien lekua, eta errelatua itzultzeko aldarrikapena egiten du.

Azken kritikak

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Maddi Galdos Areta

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Asier Urkiza

Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien

Nagore Fernandez

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak