kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean / Raymond Carver (Koro Navarro) / Elkar / Alberdania, 2003

Gora-nahiz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-10-24

Liburua esku artera ekarri eta oroitzapenen zurrunbiloa oldarka hastea biak bat. Lehendabizi pelikula bat (izen politagoa da pelikula filma edo flima baino) etorri zait hegaka burmuinetaraino, zergatik hitz egiten dugu maitasunaz sexuaz jardun nahi dugunean, ez dakit mundu guztiak ikusi ote duen pelikula, baina ikusteko modukoa da, eta badakit zutabe honen helburua ez dela halakoak komentatzea, liburuak baizik. Koro Navarrok Euskadi Saria irabazi du Bashevis Singerren itzulpenarekin. Berak esandako hitzen arabera Bashevis Singer itzultzeko ez omen zuen arazo berezirik izan. Bashevis Singerren literatura, izan ere, neurri handian, ahozko tradizioaren zordun baita, gure literatura bezala, nahiz askok horretaz ez konturatu edo ez-konturatu egin duten. Gogoratzen naizenez ere, Raymond Carverri buruz esan zuen oso itzulpen konplikatua iruditu zitzaiolako, eta ez du arrazoi faltarik, itxurako erraztasun hori lortzeko jira eta buelta ugari eman behar baitzaizkio hitzoi, berez beraiek nahi duten baino gehiago.

Carver berandu ezagutu genuen, Bukowski eta errealismo zikina deitu izan zen mugimendu horretako partaideak baino beranduago. Nago rock & roll-a baino beranduago iritsi zela guregana, eta errua ez da rock & roll-arena, talde espainiar batek abesten zuen bezala, idazleena baizik, rock-a eta halakoak ez baitzituzten sekula artetzat edo literaturatzat jo, tamalez. Estatu Batuetan rock-a inspirazio iturri eta guzti da, baina gurean erabat marjinala, eta literaturan bere tokia lortua badu, margenetan da, eleberriak, ipuinak, poemak, testuak girotzeko eta kokatzeko. Rocka zuzena da oso, Carverren literatura bezala. Eguneroko kontuei buruz idazten du, eguneroko kontuei buruz idatziko ez balu bezala. Ez da erraza, ez, baina Carverrek lortzen du, eta esango nuke ez dela bakarra. Azken finean literatura hori ere bada, bihotzaren gora-nahia alegia.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak