« Izotzaren pitzadurak | Bada etorkizunik »
Heriotzari aurrez aurre begira / Oskar Gaztelu Bilbao / Erein, 2022
Nola hil nahi duzu? Benetako galdera da Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2024-01-28
Izenburu zuzena du liburuak. Interpretazioetatik urruti, irakurri bezain azkar dakigu heriotzari buruz hitz egingo digula autoreak. Aurkibidea irakurrita saiakera baten aurrean gaudela ohartuko gara. Baina liburua irakurtzen hasi eta berehala konturatuko gara Oskar Gazteluk bizitza eta heriotzarekin izan dituen esperientzia propioak ere kontatuko dituela bertan (lehenengo esperientzia, bigarren esperientzia eta hirugarren esperientzia kapituluetan bereziki). Teoria eta esperientziak emandako ezagutza tartekatuz liburu osoa egitea lortu duela uste dut. Sakona eta arina da aldi berean.
Liburuaren alde teorikotik bi azpimarratuko nituzke: heriotzaren gaiak liluratu egiten nau. Liluratu egiten nau heriotza tabutik ateratzeko edozein ahaleginek. Denboran ez hain urruti egin izan diren errituen inguruko memoriak ere bai. Hil osteko zeremoniak kapituluan munduan barrena kolektibo desberdinek egin izan dituzten zeremonien inguruko deskribapenak jaso ditu autoreak, tartean Euskal Herriko errituen informazioa.
Hiltzen laguntzen kapitulua beharrezkoa da. Erreferentzia ezagunak, izen ospetsuak eta informazio baliagarria ematen du kapitulu honetan. Eta literaturan heriotza nola errepresentatzen den aztertzen du 8. kapituluan. Aipatzen dituen material batzuk ezagutzen ditut, baina etxeko lanak apuntatu ditut ezagutzen ez ditudanak irakurtzeko. Deformazio profesionala izango da.
Autoreak bere esperientziez hitz egiten duenean gertutasuna nabari dugu. Lehenengo pertsonan idazteak enpatia pizten digu, gure oroitzapenetan arakatzeko gonbidapen moduko bat da-eta. Amaren baserria nola hustu zuen kontatzen duenean Lydia Flem autorearen Comment j’ai vidé la maison de mes parents (Nola hustu gurasoen etxea. Alberdania, 2004) liburua ekarri dit gogora. Gurasoen etxea hustu beharrak duen balio sinbolikoari fokua jartzen dio honek ere.
Estilo errazean heldu dio idazleak gai sakon eta konplexu bati. Esaldi motzak erabiltzen ditu, zuzena da. Baina ez du horregatik goxotasuna eta berotasuna galtzen liburuak. Gauden momentuaren araberako emozioak esna ditzake. Eta hausnarketarako aproposa da.
Hau idatzi bitartean jakin dut Gazteluk poesia liburu bat ere argitaratu zuela 2023an: Baserria (h)uz(s)ten. Konfiantzazko liburudendan eskatu dut jada. Eta iritsi bezain azkar gogotsu helduko diot irakurketari.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi